Mondeju: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Mondejua''' [[odolki]]aren antzeko hestebete bat da. Jatorria [[Goierri]]n dago, [[Zaldibia]]n zehazki. Urtero, [[1994]]tik, [[Idiazabal gazta|Idiazabalgo gazta]] eta mondeju lehiaketa egiten da Goierri ekialdeko herri horretan “Ardiki eguna” izenez ezagutzen da ospakizun hau.
 
== '''Osagaiak''' ==
Mondeju zuria egiteko honako osagai hauek behar dira: Ardi-gantza, arrautzak, porruak, pipermina, tipula eta gatza, besteak beste
 
== '''Motak''' ==
Bi mondeju mota daude: bata, zuria, [[arrautza]]z eginikoa; bestea, beltza, [[ardi]] [[odol]]az eginikoa.
 
== '''Prestaketa''' ==
=== Mondeju zuriaren prestaketa ===
Hasteko, porruak garbitu eta porruaren zati zuria txiki-txiki egin behar da. Ondoren, tipula moztu edo xehatu eta ardi-gantza gehitu behar zaio. Porrua, tipula eta ardi-gantza moztu ostean, guztia erregosi gatz pixka bat botata.
22. lerroa:
Arrautza eta [[barazki]]rik gabe egiten da: aurrena, ardiaren odola gatzitu eta gero, ardiaren hestean bertan sartzen da. Ondoren, zuriaren prozedura berbera jarraitu behar da. [[Etxarri Aranatz]]en, mota horretako odolkiari "tripekia" deitzen zaio.
 
== '''Bestelakoak''' ==
Gipuzkoako baserri askotan, negu garaian, ardia hiltzen zuten txerriaren antzera. Ardia guztiz aprobetxatzeko edo, alde batetik haragia, erraiak, hesteak… banatzen ziren; bestetik, ardi larrua.
 
Ardiaren hesteak aprobetxatuz eta baratzetan landutako porru eta tipulak erabiliz, mondejuak egiten zituzten.
 
== '''Ikus, gainera''' ==
* [[Odolki]]
 
== '''Kanpo estekak''' ==
 
{{autoritate kontrola}}