Iliada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa:
Iliada eta [[Odisea]] [[Antzinako Grezia]]ko obrarik garrantzitsuenak dira. Kantu gisa agertzen zaizkigu eta Homero izan omen zen kantuon biltzailea. Kantuak izaki, abesteko eta ez irakurtzeko testuak ziren. Izan ere, Homerok [[epopeia]]k instrumentu musikal baten laguntzaz kantatzen zituela ere badirudi. 
 
Iliada eta Odisea idatzi ziren garaia ere ez da gauza segurua, eta obra barneko elementuen bidez asmatu behar da zein garaitan osatu ziren. Bi lan handi horietako milaka bertsoak Homeroren eskuek idatzi zituztela pentsatzea ameskeria litzateke, eta are gehiago, pentsatzea bertso horiek erabat berriak eta orijinalak zirela. Ezin jar daiteke zalantzan Homeroren poemek aurreko tradizio aberatsa dutela oinarrian, eta ondasun horrek guztiak bildu zituela poema horiek. Eta egileari dagokionez, Homero benetan existitu zela pentsatu behar da, eta Iliada eta Odisea-ren egilea bera izan zela. Baina Homeroren biografia, antzinako gainerako egileena bezalaxe, fantasiaz beterik dago. Dena dela, hainbat arrasto historiko eta arkeologikoren arabera, K.a. VIII. mende inguruan, eta zehatzago mende horren bigarren erdialdean, sortu ziren bi poema handi horiek<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Lur|abizena=Lur Entziklopedia Tematikoa|izenburua=Greziar literatura arkaikoa: poesia epikoa|hizkuntza=eu|data=2011-07-13|url=https://www.euskadi.eus/web01-a2lurent/eu/contenidos/articulo/c1702/eu_d1702005/1702005.html|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2022-02-15}}</ref>.
 
== Helegitea ==
54. lerroa:
Ala, ordea, Tzeu urtzi uzabaren asmaketa betetzen zala<ref>[[Salbador Barandiaran]]en itzulpena, Talleres Tipográficos de las Escuelas Profesionales de ''Jesús Obrero'', 1956.</ref><ref name="iliasena"/> »
|}
 
== Gertakizuna ==
''Iliada''-k [[Troiako gerra]]ko azken 51 egunetan gertatua kontatzen du eta [[Akiles]] greziar heroia du protagonista. Greziar indarrek, [[Agamemnon]] buru dutela, hiria setiaturik dute, [[Menelao]]ren emazte [[Helena Troiakoa|Helenaren]] eta [[Paris (mitologia)|Paris]] Troiako printzipe maitalearen bila. Agamemnonek esklabo bat lapurtu dio Akilesi: [[Briseida]]. Akiles haserretu eta gudulekutik alde egiten du, eta akeiarren (greziarren) ostea ahulduta uzten du.