Liburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal bat gehitu
20. lerroa:
 
Azken urteotan, beraz, euskal liburuaren industria emankorra izan da. Erronka euskal irakurleak euskaraz irakurtzera bultzatzea da.
 
==Liburu elektronikoa==
{{Sakontzeko|Liburu elektroniko}}
[[1971]]. urtearen amaieran, gaur egun liburu digital edo elektronikoa deitzen duguna garatzen hasi ziren. [[Michael Hart]] izan zen Gutenberg Proiektuaren sustatzailea (liburutegi digital doako bat sortzea zen helburua), zeinean [[William Shakespeare]], [[Edgar Allan Poe]] eta [[Dante Alighieri]]<nowiki/>ren lanak aurki zitezkeen, guztiak ere jabetza publikokoak. [[1981]]ean, aurrerapen garrantzitsua egin zen; izan ere, lehen liburu elektronikoa jarri zen salgai: Random House's Electronic Dictionary. Nolanahi ere, 2001eko martxoan hedatu zen gehien liburu digitala, [[Stephen King]] nobelagileari esker, sarearen bitartez merkaturatu baitzuen ''Riding the Bullet'' nobela. 48 ordu eskasean, 400.000 kopia saldu zituen, bi dolar eta erdiren truke bakoitza.<ref>{{Erreferentzia|izena=Javier|abizena=Penalva|izenburua=Historia del libro electrónico|hizkuntza=es|data=2009-10-14|url=https://www.xataka.com/otros/historia-del-libro-electronico|aldizkaria=Xataka|sartze-data=2022-02-14}}</ref> Hurrengo hilean, [[Vladimir Putin]]<nowiki/>ek Internet bidez argitaratu zituen bere memoriak.
 
Une horretatik aurrera, hainbat argitaletxe elektroniko sortu ziren, eta denda birtual asko liburu elektronikoak hasi ziren sartzen beren katalogoetan.
 
== Liburu Azokak ==