Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal bat gehitu
37. lerroa:
* Idazluma
* Luma estilografikoa
== Kaligrafia-motak ==
Kaligrafia-motak sailkatzeko, hainbat irizpide erabil daitezke: irudikapena, erabilera eta zertarako diseinatu ziren.<ref>Juárez Hernández, 2016, 44. or.</ref>
 
=== Sorburuaren arabera ===
 
==== Arabiar kaligrafia ====
[[Arabiera]]z, فن الخط ''fann al-jatt'', "lerroaren artea". Kaligrafia arabiarra arte-trebetasun, -gaitasun eta -talentuen azterketa eta garapena eskatzen duten arau eta kanon estetikoek zuzentzen dute.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Escritura y caligrafía {{!}} Antonio Giménez Reíllo|url=https://www.um.es/docencia/antanins/cms/node/353|aldizkaria=www.um.es|sartze-data=2022-02-13}}</ref> Kaligrafia kufikoa arabiar kaligrafia mota bat da, eta arabiar hizkuntza horren idazketa-motarik zaharrenetzat jotzen da. Kufa hirian (gaur egungo Iraken) garatu zen, eta hortik datorkio izena. Siriar alfabeto zaharraren aldaketa batetik abiatuta sortu zen, eta [[Koran]]aren lehen aleak idazteko erabili zen.
 
====Hebrear kaligrafia====
 
Rashi רבי שלמה יצחקי Rabi Shlomo Yitzjaki-ren akronimoa da; Rashiren iruzkinak [[Talmud]]en nahiz [[Tanakh]]en inprimatzeko erabiltzen diren letra erdi-etzana da. Beraren izena badarama ere, [[Rashi]]k ez zuen inoiz erabili idazkera hori: letra-tipoa XV. mendeko eskuzko semi-kurtsiba sefardian oinarrituta dago.
 
==== Txinatar kaligrafia====
書法 shūfǎ gisa ezagutzen den kaligrafia. Karaktere txinatarrak bost estilo historikoren arabera marraz daitezke. Normalean, guztiak pintzelez eta tintaz trazatzen dira. Estilo horiek txinatar idazketaren historiari lotuta daude, intrintsekoki.
 
Estiloetan zaharrena (zigiluaren idazkera izenez ezaguna; 篆書, ''zhuànshū'') [[brontze]]<nowiki/>aren edo [[harri]]<nowiki/>aren gainean grabatzen (ezen ez margotzen) ziren karaktereen egokitzapenari dagokio. Lerroak finak eta zorrotzak dira ertzetan; kurbadura ez dago baztertua, eta karaktereen forma nahiko librea da: marra mota horrek ez ditu betetzen gainerako estiloetan aipatzen diren eta funtsean pintzelari zor zaizkion jarraibideak. Karaktereak piktogramatik nahiko hurbil daude oraindik: haien formari ezin zaio atzeman beti forma modernotik, forma zaharrak baitira eta hainbat aldaketa jasan baitituzte gaur egungo formara iritsi arte. Beraz, karaktereak bakarka ikasi behar dira, eta karaktere modernoak besterik ezagutzen ez dituenarentzat, ezinezkoak dira irakurtzen. Estilo honek [[Qin dinastia]]<nowiki/>ren garaian (K.a. 221-K.a. 206) izan zuen goren unea.
==== Japoniar kaligrafia ====
Shodō (書道 ''shodō''<sup>?</sup>) izenez ezagutzen den kaligrafia. Japonian artetzat jotzen da, eta perfekzionatzen oso zail den diziplinatzat. Lehen hezkuntzan, haur japoniarrei beste irakasgai bat bezala irakasten zaie.
 
Ohiko idazketa (楷書 ''Kaisho''<sup>?</sup>) ([[Hanyu pinyin|pinyin]], ''kǎishū''): izenak dioen moduan, estilo hau jotzen da estandarrentzat, eta egunerokoan erabiltzen da [[Japonia]]n eta [[Txina]]n. Trazuen doitasunaren ondorioz, ulertzen errazena den estiloa da. Gainera, apaingarri gutxien dituen estiloa da, idazleari ematen dion libertate artistiko txikiaren eta dituen arau zorrotzen ondorioz (trazoen ordenari zorrotz jarraitu behar zaio). Japonian, Heian garaitik (794-1185) erabiltzen da, eta Zen monjeek hedatu zuten, harik eta Japoniako idazteko estilorik ohikoena bihurtu zen arte.
 
==== Korear kaligrafia ====
 
Hangul edo Hanjako idazketa artistikoaren tradizio korearra da, hurrenez hurren, Korean K.o. bigarren edo hirugarren mendean sartutako alfabeto korearra eta karaktere txinatarrak.
 
==== Georgiar kaligrafia====
 
Hizkuntza georgiarraren kaligrafia edo idazkera artistiko mota bat da, hiru alfabeto georgiarretan erabili izan dena. Bada mendeetako tradizio bat arte horretan, eta kristautasunak zeregin garrantzitsua izan du literatura-bizitza georgiarrean; izan ere, eliza ortodoxo georgiarreko monjeek eta beste erlijioso batzuek eskuizkribu eta erregistro historiko asko utzi dituzte.
 
==== Mendebaldeko kaligrafia edo latindarra ====
Mendebaldeko kaligrafia edo kaligrafia latindarra alfabeto latindarraren erabileran oinarritzen da, eta erromatarrek sortu zuten; zentzu zabalagoan, [[Alfabeto greko|alfabeto grekoa]] erabilita egindako lanak ere hartzen ditu bere baitan. Idazkera kaligrafiarekin osatzen duten elementuak bost dira: morfologia, idazketa-angelua, duktusa, modulua eta idazketaren pisua.
:*Jatorria: Erromatarrek, zintzelez, harri gainean zizelkatzen zuten alfabetoa, eta gaur egun letra larri deitzen ditugunez osatzen zen; proportzio harmonikoei esker, gaur egunera ia aldaketarik gabe iritsi dira. Ordenagailuetako [[Times New Roman]] tipografia hedatuaren oinarri zuzena letra erromatarrak dira; izenak ere argi adierazten du jatorri hori
:*Teknika: Harrizko inskripzioez gain, erromatarrek [[papiro]]<nowiki/>zko biribilkien gainean ere idazten zuten, letra larria imitatuz (trazuen muturretako apendizeek, harriaren gaineko tailerrean, horietako bakoitza "ixteko" balio zuten, harkaitza trazuaren bukaeratik harantzago ez zedin pitzatu) edo antzeko forma batean, baina "Landatar" izeneko euskarri-materialera egokituago. Dokumentu informalagoetarako, erromatarrek letra etzanak erabiltzen zituzten, eta, mendeetan zehar, gaur egungo letra xehe bihurtu ziren.
 
Erromatarrak, papiro-biribilkien ordez, erditik tolestutako pergaminoz (animalien larru ondua) egindako lehen liburuak erabiltzen hasi ziren. Erdi Aro osoan, monjeek kodexak kopiatu zituzten eskuz, gehienetan testu sakratuak, monasterioetako scriptoriumetan. Haientzat, kaligrafia lana baino askoz gehiago zen: errezatzeko modu bat zen.
 
Monjeen dedikazioaren emaitza arte-mota bat izan zen: hasierako letra ederrak, ''kapitularrak'' edo ''bertsalak'' izenekoak, bertsoaren hasieran kokatuta zeudelako, eta ''iluminazio'' deituriko ilustrazio ñimiñoak.
 
== Erreferentziak ==