Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
Atal bat gehitu |
||
24. lerroa:
Kaligrafiak gaur egun duen adierazpenetako bat «[[kaligrafiti]]» deritzona da. Kaligrafiaren antzea [[Grafiti|grafitiarekin]] fusionatu duen mugimendu artistikoa da, oro har, giro urbanoarekin lotua; hala, tradizioa eta modernitatea uztartzea lortu dute.
== Tresnak ==
Kaligrafia-lumatxo bat, zatien izenak dituela.
[[Luma]] eta [[pintzela]] dira kaligrafoen tresna nagusiak. Kaligrafiako lumek luma-mutur lauak, biribilak edo zorrotzak izan ditzakete.<ref>Reaves, M.; Schulte, E. (2006). ''Brush Lettering: An instructional manual in Western brush calligraphy''. New York: Design Books.</ref><ref>Child, H., ed. (1985). ''The Calligrapher's Handbook''. Taplinger Publishing Co.</ref><ref>Lamb, C.M., ed. (1976). ''Calligrapher's Handbook''. Pentalic.</ref> Dekorazio-helburu zehatz batzuetarako, punta anitzeko lumak edo altzairuzko pintzelak erabil daitezke. Hala ere, errotulagailuekin edo boligrafoekin ere sortu izan dira lanak, nahiz eta horiek ez dituzten baliatzen lerro angeluarrik. Kaligrafia-estilo batzuek, hala nola idazketa gotikoak, puntadun lumak erabiltzea eskatzen dute.
Idazteko tintari dagokionez, ur-oinarria izaten dute, eta ez dira inprentan erabiltzen diren olio-oinarridunak bezain likatsuak izaten. Zenbait paper berezik (tinta xurgatzen dutenak eta testura konstantekoak) trazu garbiagoak ahalbidetzen dituzte; hala ere, [[pergaminoa]] erabili ohi dira sarritan, akatsak ezabatzeko labana erabil daitekeelako eta ez delako [[argi-kutxarik|argi-kutxa]]<nowiki/>rik behar lerroek zeharka dezaten. Normalean, argi-kutxak eta txantiloiak erabiltzen dira, lerro zuzenak egiteko eta arkatzez egindako lerroek ez dezaten lana hondatu. Paper marradunetan (izan argi-kutxekin erabiltzeko edo zuzenean), marren artean hazbete erdiko edo laurdeneko tarteak egoten dira, eta, batzuetan, hazbete beteko tarteak ere erabiltzen dira. Hori da ''litterea unciales''en kasua (hortik datorkio izena), eta eskoletako paper marradunak ondo funtzionatzen du gidalerro gisa.
Hauek dira kaligrafiako luma eta pintzel ohikoenak:
* Luma
* Tinta-pintzela
* Idazluma
* Luma estilografikoa
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011-12-27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
|