Song dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
22. lerroa:
'''Song dinastia''' [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] [[960]]tik [[1279]]ra agintean egon zen dinastia da.
 
[[960]]an Iparraldeko [[Zhou dinastia]]ko [[Zhao Kuangyin]] militarrak Song dinastia sortu zuen [[Tang dinastia]]ren ondoren egon ziren [[Bost Dinastiak eta hamar Erresumak|bost dinastien]] ondorengo moduan. [[Kaifeng]]en ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen Txinak [[Tang dinastia]]rekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratuz. Komertzioa izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normalizatu. Dinastia honen agintean [[kithankhitan]], [[tangut herria|tangut]] eta [[yurchen herria|yurchen herriek]] euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azkeneko herri honek [[1127]]an Song dinastia hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herri hauek txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.
 
[[1127]]tik [[1279]]ra Hegoaldeko Song erresuma sortu zen, iparraldetik ihes egitean. Hiriburua [[Hangzhou]]n jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.