«Historia unibertsala»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1918ko irailean [[Hindenburg Marra]] gainditu zuten aliatuak. Bakea adosteko negozazioak [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]] idatzi ziren. Gerraren erantzukizuna Alemaniari egotzi zitzaion, eta egundoko gerra-ordainak pagatu behar izan zituen. Orobat, koloniak galdu zituen. Austria-Hungaria eta [[Otomandar Inperioa]]k desegin ziren, eta [[Austria]], [[Hungaria]], [[Txekoslovakia]] eta [[Jugoslavia]] sortu ziren (Brest-Litovsken itunari esker [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]], [[Finlandia]] eta [[Polonia]] sortu ziren). Munduak oraindik beste arazo bati aurre egin behar izan zion: [[1918ko gripe pandemia]]k 50 milioi pertsona inguru hil zituen, frontean ziren militar asko euren etxeetara bueltatu ostean hedatzen lagundu zuten pandemia<ref>{{Erreferentzia|abizena=Institute of Medicine (US) Forum on Microbial Threats|izenburua=The Threat of Pandemic Influenza: Are We Ready? Workshop Summary|argitaletxea=National Academies Press (US)|data=2005|url=http://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK22156/|editore-abizena=Knobler|editore-izena=Stacey L.|isbn=978-0-309-09504-4|pmid=20669448|sartze-data=2022-01-25|serie=The National Academies Collection: Reports funded by National Institutes of Health}}</ref>.
 
[[Errusiako Iraultza]]ri jarraituz, mugimendu sozialista ugarik matxinada eta iraultza saiakerak egin zituzten. Alemaniako [[Weimarko Errepublika]]n [[Matxinada Espartakista]] piztu zen, [[Azaroko Iraultza]]ren testuinguruan. [[1917-1923ko iraultzak|1917-1923ko iraultzetan]] [[Txinako Alderdi Komunista]] sortu zen 1921ean, eta [[Mongoliako Iraultza]] urte berean eman zen. Formalki Lehen Mundu Gerraren barruan [[Finlandiako Gerra Zibila]] ere zurien eta gorrien artekoa izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan ere iraultza sozialista emango zenaren beldur, [[Beldur Gorria]] abiarazi zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Murray Burton|abizena=Levin|izenburua=Political Hysteria America|argitaletxea=Basic Books|hizkuntza=en|abizena2=Levin|izena2=Susan K.|data=1971|url=https://books.google.com/books?id=cnKFAAAAMAAJ|isbn=978-0-465-05898-3|sartze-data=2022-01-25}}</ref>. Garapen ekonomiko handia izan zuen [[1920ko Hamarkada Zoriontsua]] amaitu zen [[1929ko kraxa]]rekin, [[Depresio Handia]] eragin zuena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Great Depression {{!}} Definition, History, Dates, Causes, Effects, & Facts {{!}} Britannica|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/event/Great-Depression|aldizkaria=www.britannica.com|sartze-data=2022-01-25}}</ref>. Gosea munduko beste hainbat lekutan hedatu zen: [[1931-1933ko sobietar goseteak]] milioika pertsona hil zituen, [[Ukraina]]k ''[[Holodomor]]'' deitzen duen genozidioaren parte. Urte batzuk lehenago, jaio berria zen [[Turkia]]k [[Armeniar genozidioa]] egin zuen, gutxienez 1.200.000 pertsona hil zituena. Eta testuinguru horretan, [[Erromarako Martxa]]ren ostean sortu zen [[Italiar faxismo]]a, laster etorriko ziren beste talde faxista batzuen aitzindaria. Bitartean, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Bigarren Errepublikak]] aukera izan zuen politika sozialistak aurrera eramateko, baina [[Francisco Franco|Francisco Francok]] gidatutako estatu-kolpearen ondorioz [[Espainiako Gerra Zibila]] piztu zen, ondoren etorriko ziren beste indar faxista batzuen aitzindaria.
 
Alemaniak gerra-ordainak oraindik zorretan, krisi ekonomiko izugarriak bultzatuta, [[Adolf Hitler]]rek bultzatutako [[nazionalsozialismo]]ak indarra hartu zuen. [[1933]]an [[nazismoaren gailentzea]] gertatu zen, [[Hirugarren Reich]]a aldarrikatuz. Alemaniak ''[[Lebensraum]]'' edo "bizitzeko tokia" aldarrikatu zuen, eta hainbat eskualde inbaditu zituen, tartean [[Sarre]], [[Austria]] (''[[Anschluss]]''a) eta [[Sudeteak]]. 1939ko irailaren 1ean [[Poloniaren inbasioa]]rekin Erresuma Batua eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari, [[Bigarren Mundu Gerra]] piztuz. SESBek [[Molotov-Ribbentrop ituna|Molotov-Ribbentrop Itunaren]] ondorioz ez zuen Alemaniaren aurka egin, baina [[Bizargorri Operazioa]]n Errusia inbaditu zutenean, SESB ere gerran sartu zen. Urte horretako [[abenduaren 7]]an Japoniak [[Pearl Harbor]] estatubatuarra eraso zuen eta [[Franklin Delano Roosevelt|F. D. Roosvelten]] agindupean AEB ere gerran sartu zen.