359.559
edits
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
Industrializazioak behar berriak sortu zituen, eta [[inperialismo]]a indartu zen. Tendentzia honek bere une gorena izan zuen [[Lehen Mundu Gerra]]rekin, inperioen arteko lehiaren ondorio zuzena. Europako potentziek [[Afrikaren banaketa]] egin zuten urte horietan, kontinentea kontrolpean utziz. Inperialismoaren bigarren olatu honetan Erresuma Batuak lurralde berriak kontrolatu zituen, tartean [[India]], eta munduko inperiorik handienean bilakatu zen. [[Errusiako Inperioa]] Eurasia osoan zehar zabaldu zen, eta [[Joko Handia]] deitzen den lehia geopolitikoa hasi zuen [[Britainiar Inperioa]]rekin lehian, Asiako erdialdea eta hegoaldea kontrolatzeko. Frantziak bereziki Afrikan hedatu zituen bere posizioak. [[Belgikar Inperio Koloniala]]k [[Kongoko Estatu Burujabea]] zuen bere eskuetan, erregearen esparru pribatu gisa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Inperialismoa - hiru|url=https://www.hiru.eus/eu/historia/el-imperialismo|aldizkaria=www.hiru.eus|sartze-data=2022-01-24}}</ref>. [[Italiaren bateratzea]]k eta [[1871ko Alemaniaren bateratzea]]k Europa erdialdeko paisaia aldatu zuten, [[Austria-Hungariako Inperioa]]rekin eta [[Otomandar Inperioa]]rekin lehian. [[Txina]]k mendebaldearen kontrola zuen, Erresuma Batuak bertan sartutako [[opio]]aren bidez. [[Opioaren Gerrak]] kolonialismo honen gorenean eman ziren. Frantziak [[Indotxina]] konkistatu zuen, eta Indonesian Herbehereek kontrol gogorra ezarri zuten. Herbehereek [[Boer errepublikak]] ezarri zituzten [[Hego Afrika]]n. [[Japonia]]k bere burua Mendebaldeari ireki zion [[Meiji Aroa]]n ([[1868]]-[[1912]]).
==== 1914-1945: Bi Mundu Gerra eta Iraultza bat ====
|