«Historia unibertsala»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Tentsio inperialista hauek hainbat gerra eragin zituzten: [[1898]]ko [[Espainia-Estatu Batuak Gerra]] eta [[1904]]-[[1905]]eko [[Errusia-Japonia Gerra]] edo [[Boerren Gerrak]] [[Hegoafrika]]ko zurien artean. [[1898]]ko [[Fashodako gertaera]]n, esaterako, Erresuma Batua eta Frantziaren arteko borroka apenas saihesterik zegoen. [[1904]]an, ordea, bi herrialdeek [[Entente Cordiale]] izeneko ituna sinatu zuten. Alemaniarrak itun hori apurtzen saiatu ziren [[Maroko]]n, baina Alemaniaren beraren kontrako erresumina areagotzea lortu zuen. Inperialismo honek mugimendu abertzaleak ere hauspotu zituen euren barruan, horren adibide mende amaieran sortutako [[euskal abertzaletasun]]a.
 
==== 1914-1945: Bi Mundu Gerra eta Iraultza bat ====
{{sakontzeko|Lehen Mundu Gerra|Errusiako Iraultza|1929ko kraxa|Bigarren Mundu Gerra}}
[[Vienako Batzarra]]ren ostean, Europako herrialde nagusiek botereen oreka bilatu zuten, inoren nagusitasuna suerta ez zedin. 1882an [[Aliantza Hirukoitza (1882)|Aliantza Hirukoitza]] sinatu zuten sortu berria ziren Alemania, Italia eta [[Austria-Hungariako Inperioa]]k. 1892an [[Frantzia-Errusia alianza|Frantziak eta Errusiak aliantza bat]] sinatu zuten, Europako erdialdeko botere horri aurre egiteko. [[1904]]an Frantziak eta Erresuma Batuak [[Entente Cordiale]] sinatu zuten, elkar babeserako<ref>{{Erreferentzia|izena=Kaya|abizena=Oakes|izenburua=Slanted and enchanted : the evolution of Indie culture|argitaletxea=Henry Holt and Co|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/263065423|edizioa=1st Holt paperbacks ed|isbn=978-0-8050-8852-6|pmc=263065423|sartze-data=2022-01-25}}</ref>. Bitartean, [[Balkanak|Balkanetako]] egonkortasuna pitzatzen zen, Austria-Hungariak [[Bosnia-Herzegovina probintzia inperiala|Bosnia-Herzegovina konkistatu]] zuen, Errusia haserraraiz. [[Bosniako Krisia]]k [[Bulgariaren Independentzia Aldarrikapena]]rekin bat egin zuen, [[Otomandar Inperioa]] ere krisian sartuz. [[1912]]an [[Italo-Turkiar Gerra]] eta [[Balkanetako Gerra]] piztuta zeuden. 1914an [[Franz Ferdinand Austriakoa]] erail zuten [[Sarajevoko atentatua]]n, [[Lehen Mundu Gerra]] definitiboki piztuz<ref>{{Erreferentzia|izena=Robin S.|abizena=Doak|izenburua=Assassination at Sarajevo: The Spark That Started World War I|argitaletxea=Capstone|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/Assassination_at_Sarajevo.html?id=TXpegHWR3nkC&redir_esc=y&hl=es|isbn=978-0-7565-3857-6|sartze-data=2022-01-25}}</ref>.
 
Alemaniaren asmoa [[Belgika]] neutrala zeharkatuz Frantzia azkar konkistatzea zen, baina Frantzia erasotzean Errusiak eta Erresuma Batuak erantzun zuten, eta [[Marneko lehen guda]]k aurrerapen guztiak geldiarazi zituen. [[Lubaki]]etako gerra luze bat hasi zen, Europako potentzia guztiak mobilizatu zituena. Ia 74 milioi pertsonek hartu zuten parte gerran eta 9.400.000 militar eta 7.000.000 zibil baino gehiago hil ziren. [[Sommeko gudua|Sommeko erasoan]] bakarrik britainiarrek milioi erdia lagun galdu zituzten. 1917an [[Ameriketako Estatu Batu]]ak ere gerran sartu ziren, aliatuen alde. Urte horretan bertan [[Otsaileko Iraultza]] gertatu zen Errusian, gerraren aurkako jarrerak hauspotua. [[Boltxebike]]ek boterea eskuratu zuten [[azaroko iraultza]]rekin eta [[Brest-Litovsk ituna]] sinatu zuten, gatazka utziz. Baina boltxebikeen gobernu berriaren aurka ere piztu zen gerra, [[Errusiako Gerra Zibila]]k beste hiru milioi hildako eragin zituen.
 
1918ko irailean [[Hindenburg Marra]] gainditu zuten aliatuak. Bakea adosteko negozazioak [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]] idatzi ziren. Gerraren erantzukizuna Alemaniari egotzi zitzaion, eta egundoko gerra-ordainak pagatu behar izan zituen. Orobat, koloniak galdu zituen. Austria-Hungaria eta [[Otomandar Inperioa]]k desegin ziren, eta [[Austria]], [[Hungaria]], [[Txekoslovakia]] eta [[Jugoslavia]] sortu ziren (Brest-Litovsken itunari esker [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]], [[Finlandia]] eta [[Polonia]] sortu ziren). Munduak oraindik beste arazo bati aurre egin behar izan zion: [[1918ko gripe pandemia]]k 50 milioi pertsona inguru hil zituen, frontean ziren militar asko euren etxeetara bueltatu ostean hedatzen lagundu zuten pandemia<ref>{{Erreferentzia|abizena=Institute of Medicine (US) Forum on Microbial Threats|izenburua=The Threat of Pandemic Influenza: Are We Ready? Workshop Summary|argitaletxea=National Academies Press (US)|data=2005|url=http://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK22156/|editore-abizena=Knobler|editore-izena=Stacey L.|isbn=978-0-309-09504-4|pmid=20669448|sartze-data=2022-01-25|serie=The National Academies Collection: Reports funded by National Institutes of Health}}</ref>.
 
[[Errusiako Iraultza]]ri jarraituz, mugimendu sozialista ugarik matxinada eta iraultza saiakerak egin zituzten. Alemaniako [[Weimarko Errepublika]]n [[Matxinada Espartakista]] piztu zen, [[Azaroko Iraultza]]ren testuinguruan. [[1917-1923ko iraultzak|1917-1923ko iraultzetan]] [[Txinako Alderdi Komunista]] sortu zen 1921ean, eta [[Mongoliako Iraultza]] urte berean eman zen. Formalki Lehen Mundu Gerraren barruan [[Finlandiako Gerra Zibila]] ere zurien eta gorrien artekoa izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan ere iraultza sozialista emango zenaren beldur, [[Beldur Gorria]] abiarazi zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Murray Burton|abizena=Levin|izenburua=Political Hysteria America|argitaletxea=Basic Books|hizkuntza=en|abizena2=Levin|izena2=Susan K.|data=1971|url=https://books.google.com/books?id=cnKFAAAAMAAJ|isbn=978-0-465-05898-3|sartze-data=2022-01-25}}</ref>. Garapen ekonomiko handia izan zuen [[1920ko Hamarkada Zoriontsua]] amaitu zen [[1929ko kraxa]]rekin, [[Depresio Handia]] eragin zuena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Great Depression {{!}} Definition, History, Dates, Causes, Effects, & Facts {{!}} Britannica|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/event/Great-Depression|aldizkaria=www.britannica.com|sartze-data=2022-01-25}}</ref>. Gosea munduko beste hainbat lekutan hedatu zen: [[1931-1933ko sobietar goseteak]] milioika pertsona hil zituen, [[Ukraina]]k ''[[Holodomor]]'' deitzen duen genozidioaren parte. Urte batzuk lehenago, jaio berria zen [[Turkia]]k [[Armeniar genozidioa]] egin zuen, gutxienez 1.200.000 pertsona hil zituena. Eta testuinguru horretan, [[Erromarako Martxa]]ren ostean sortu zen [[Italiar faxismo]]a, laster etorriko ziren beste talde faxista batzuen aitzindaria.
 
Alemaniak gerra-ordainak oraindik zorretan, krisi ekonomiko izugarriak bultzatuta, [[Adolf Hitler]]rek bultzatutako [[nazionalsozialismo]]ak indarra hartu zuen. [[1933]]an [[nazismoaren gailentzea]] gertatu zen, [[Hirugarren Reich]]a aldarrikatuz. Alemaniak ''[[Lebensraum]]'' edo "bizitzeko tokia" aldarrikatu zuen, eta hainbat eskualde inbaditu zituen, tartean [[Sarre]], [[Austria]] (''[[Anschluss]]''a) eta [[Sudeteak]]. 1939ko irailaren 1ean [[Poloniaren inbasioa]]rekin Erresuma Batua eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari, [[Bigarren Mundu Gerra]] piztuz. SESBek [[Molotov-Ribbentrop ituna|Molotov-Ribbentrop Itunaren]] ondorioz ez zuen Alemaniaren aurka egin, baina [[Bizargorri Operazioa]]n Errusia inbaditu zutenean, SESB ere gerran sartu zen. Urte horretako [[abenduaren 7]]an Japoniak [[Pearl Harbor]] estatubatuarra eraso zuen eta [[Franklin Delano Roosevelt|F. D. Roosvelten]] agindupean AEB ere gerran sartu zen.
 
[[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|Ekialdeko frontean]] borroka latzen artean, gudu erabakiora [[Stalingradeko gudua|Stalingradokoa]] izan zen ([[1942]]ko [[abuztuaren 21]]etik [[1943]]ko [[otsailaren 2]]ra). [[Ekialdeko Europa]] bereganatuta, sobietarrek [[Berlin]] [[1945]]eko [[maiatzaren 2]]an konkistatu zuten. AEBek eta Ingalaterrak, halaber, [[1944]]ko [[ekainaren 6]]an beste [[Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|fronte]] bat ireki zuten Frantzian, [[Normandiako Lehorreratzea|Normandian lehorreratuta]]. Alemaniak amore emanda, herrialdea lau irabazleen artean (AEBak, SESB, Erresuma Batua eta Frantzia) banandu zen, lau okupazio eremutan. [[Pazifikoko Gerra|Ozeano Bareko gerrari]] dagokionez, [[1942]]ko udan geldiarazi zuten estatubatuarrek Japoniaren hedapena, [[Midwayko gudua]]n. Harrez geroztik, uhartez uharte japoniarrek atzera egin behar izan zuten. Txinan ere, 1929tik abian zegoen [[Txinako Gerra Zibila|gerra zibileko]] nazionalistek eta komunistek bat egin ondoren, gero eta lurralde gehiago galdu zuen Japoniak. Azkenean, Europan gerra amaituta, [[Harry S. Truman]] AEBetako presidente berriak [[bonba nuklear|arma nuklearrak]] erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko. [[Abuztuaren 6]]an [[Hiroshima]]n eta [[abuztuaren 9|9an]] [[Nagasaki]]n lehertu ziren asmo belikoak zituzten lehen bonba atomikoak. [[Irailaren 2]]an errendizio ofiziala sinatutakoan amaitu zen Bigarren Mundu Gerra, 60 milioi hildako eraginez. Alemaniak [[kontzentrazio-esparru nazi]]en bidez milioika zibil erail zituen, tartean 12 milioi hildako [[Holokausto]]an, bereziki [[judu]]en aurkako genozidioa. [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketekin]], [[Nazio Batuen Erakundea]]ren sorrerarekin eta AEBren botere ekonomikoa finkatuko zuen [[Marshall Plana]]rekin hasi zen Historia Garaikidearen hurrengo fasea.
 
=== Mundu garaikidea ===