Historia unibertsala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
303. lerroa:
Frantzian [[Borboien berrezarkuntza (Frantzia)|Borboien berrezrakuntzak]] beste iraultza bat eragin zuen 1830ean, [[Uztaileko Iraultza]] izenarekin ezaguna. Honek ziklo iraultzaile bat hauspotu zuen Europa osoan zehar: [[Grezia]]k eta [[Belgika]]k independentzia eskuratu zuten urte horretan, baina [[Polonia]]k, [[Errusiar Inperioa]]ren kontra matxinatuta ere, ez zuen halakorik lortu. Frantzian, edonola ere, Lois Philipperen erregealdia barrikadek ere amaiarazi zuten 1848ko otsailean, [[Frantziako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] ezartzeko. [[Sufragio unibertsal|Bozka unibertsala]] ezarrita, [[abenduaren 2]]an [[Napoleon III.a|Louis Napoleon]] hautatu zuten presidente, batik bat landa lurraldeetako babesari esker. Parisko istilu horiek eraginda, iraultza [[Europa]]ko beste tokietara hedatu zen, [[1848ko iraultzak]] ezagutzen den olatuan. Iraultza horietan ideia berriak ere agertu ziren, [[sozialismo]]a eta [[nazionalismo]]a kasu, tokian toki indar aldakorrekin.
 
==== Langile klasearen sorrera ====
{{sakontzeko|XIX. mendea|Kapitalismo|Sozialismo}}
Industria Iraultzaren garapenak [[burgesia]] indartu eta [[kapitalismo]]a gailendu zuen gero eta herrialde gehiagotan. Ingalaterra ''[[laissez faire]]'' izeneko kapitalismoaren tontorrera iritsi zen, merkantilismoaren kalterako. [[Adam Smith]] eta [[David Ricardo]] buru ziren ekonomista klasikoen irakaspenekin bat, Ingalaterrak [[merkatu-ekonomia|merkatu ekonomiaren]] lehia eta garapena bultzatu zuen. Finantza eta kreditu sistemek, [[burtsa]]k eta nazioarteko merkataritzak ekonomia berri bat sortu zuen. Mende amaieran industriak [[trust]] eta [[holding]]ak bezalako egiturak sortu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ECONOMY PROFESSOR {{!}} Monopoly Capitalism|data=2009-09-22|url=https://web.archive.org/web/20090922230348/http://www.economyprofessor.com/economictheories/monopoly-capitalism.php|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2022-01-24}}</ref>. [[1870eko hamarkada|1870eko]] eta [[1880ko hamarkada|1880ko hamarkadetan]] [[Depresio Handia (1873-1896)|Depresio Luzea]] gertatu zen. Ondorioz ekonomiaren goraldiak eta beheraldiak kapitalismoaren arazo ohikoa bilakatu zen, epe luzerako eramangarria zen ala ez ezartzeko eztabaidak sortuz.<ref name=Glasner2>{{erreferentzia | izenburua = Business cycles and depressions: an encyclopedia | izena-editore1= David |abizena-editore1= Glasner | izena-editore2= Thomas F. |abizena-editore2= Cooley | urtea = 1997 | lekua = New York | argitaletxea = Garland Publishing | isbn = 0824009444 | orrialdea = 148–49 | abizena1= Capie | izena1= Forrest | abizena2= Wood | izena2= Geoffrey | hizkuntza = en}}</ref><ref>{{erreferentzia | izenburua = Political and Social Consequences of the Great Depression of 1873-1896 in Central Europe | abizena = Rosenberg | izena = Hans | aldizkaria = The Economic History Review | liburukia = 13 | urtea = 1943 | orrialdea = 58–73 | url = http://www.jstor.org/stable/2590515 | alea = 1/2 | argitaletxea = Blackwell Publishing |hizkuntza=en}}</ref>. Testuinguru horretan ere sortu zen [[langile mugimendu]]a.