Mami Lebrun: berrikuspenen arteko aldeak

euskarazko liburua
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
sortzea
(Ez dago alderik)

22:17, 23 urtarrila 2022ko berrikusketa

{{

Mami Lebrun
Jatorria
Egilea(k)Kepa Errasti
Argitaratze-data2017
ArgitaletxeaSusa / EHAZE
ISBN978-84-17051-45-7
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzerkia
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Getari Etxegarai
Xabier Ormazabal

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaXake produkzioak
Bestelako lanak
MusikagileaPascal Gaigne
Historia
Jasotako sariak

Mami Lebrun Kepa Erraztik idatzi eta interpretatutako antzezlana izan zen, Xake Produkzioak taularatu zuena. 2018ko Donostia Antzerki Saria lortu zuen.[1][2]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Iraganeko sekretuek heriotzari eta memoriari buruzko gogoeta hunkigarri baterako bidea zabaltzen dute

Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran haren egunkari pertsonal zahar bat aurkitzen dute. Horrela jakingo dute Conchak, gaztea zelarik, Parisko kabaret batean bizi izan zuena.

Hori izango da obraren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.

Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 1940ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak.

Parte hartzaileak

Zuzendaria: Getari Etxegarai

Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal

Interpretatzaileak: Ane Pikaza, Kepa Errasti, Ainara Ortega

Argiztapena: David Alcorta

Eszenografia: Eskenitek

Musika: Pascal Gaigne

Ekoizpena, banaketa eta jantziak: Xake Produkzioak

Erreferentziak

  1. «Donostia Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
  2. Goikoetxea, Alejandra. (2019-04-21). «Parisko kabaret abeslariari, amonari omen!» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).

Kanpo estekak

  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.