Xirula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
 
== Jotzeko era ==
Hodiaren goialdean, ahoko tutu txikian putz eginda aire korrontea alakara bideratzen da, haren aurka lehertu eta hodiaren baitako aire-gorputza bibrarazita soinua sortzeko. Xirula [[esku]] bakarraz jotzen da (ezkerrekoa normalean) eta, ohituraz, bestearekin [[Ttun-ttun|ttunttuna]] jotzen da. Ttunttun hori [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] ''ttunttun'' edo [[Danbolin|danbolinaz]] bestelakoa da: kolpekatutako [[Hari instrumentu|kordofonoa]] da, xirula jotzeko erabiltzen den beso berarekin gorputzaren kontra heltzen dena. Hartara, jotzaile bakarrak doinua, azpiko pedal-nota eta [[Erritmo|erritmoa]] eskain ditzake aldi berean. Hatz-joko arruntaz (zulo osoak tapatu eta irekiaz eta hodi muturreko zuloa erabili gabe) hamabiko bitarteko [[eskala]] diatonikoa ematen du.
 
== EremuaHedadura ==
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ipar-ekialdean jotzen da gehienbat, [[Zuberoa|Zuberoan]] nagusiki, han ez baita [[festa]] eta [[Dantza|dantzarik]] xirularik gabe, baina [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Beherean]] ere erabili izan da, eta [[Lapurdi|Lapurdin]] ere bai lehenagoko garaietan. XX. mendean [[Hego Euskal Herria|Hegoaldean]] ere erabiltzen hasi zen, dantza taldeen inguruan bereziki, baina ia erabat [[Zuberoa|Zuberoako]] dantzei lotua eta oso apalki, oraindik nahiko ezezaguna baita eremu haietan.
 
34. lerroa:
1880-1890 urteetako [[Lore Jokoak|Lore-Jokoetako]] norgehiagoketan, [[Ttun-ttun|ttunttunik]] gabe baldin bada ere, [[Jauziak (euskal dantza)|dantza jauzi]] osoak menperatzen zituzten xirulari lapurtarren azken belaunaldia aipazen da: [[Jean Olhagaray]] uztariztarra, [[Joseph Zubieta]] eta [[Baptiste Dunat]] makearrak, [[Pierre Laxalde]] kanboarra, [[Pierre Sosaya]] hazpandarra<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=X.|abizena=Itçaina|izenburua=“Par principle et par règle”: jauzietaz eta jauzien soinularietaz. In J.M. Bedaxagar (ed.) Aitzina pika… Züberoako jauzien, sonüegileen eta dantzarien ingürüan…|argitaletxea=Sü Azia|orrialdeak=45-55}}</ref>.
 
== Xirula jotzaile-jole ospetsuak ==
XX. mendeko xirulari zuberotarren artean aipagarrienetakoak berriz, hauek izan daitezke: [[Pierre Onnainty|Pierre Onnainty ''Lexarduart'']] lakartarra ([[Lakarri]], 1872 – [[Bordele]], 1938), Jean ''Jantto'' Berhorekin ikasia, bi xirula batean jotzen ere ba omen zekiena eta [[Ttun-ttun|ttunttunaren]] defentsan biziki aritua, beti berekin eramaten omen zuen eta. [[Atharratze-Sorholüze|Atharratzeko]] primetan lehenengo saria jaso zuen ttunttunaz. Bigarren saria, Xotalek. [[Simon Patalagoiti|Simon Patalagoiti ''Ximun Xotal'']] hau ere lakartarra zen ([[Lakarri]], 1898 – [[Bretagne-de-Marsan|Bretagne de Marsan]], 1964) eta [[Jean-Mixel Bedaxagar|Jean-Mixel Bedaxagarrek]] dioen eran, ''“''harrigarriko txülülari elegantaren fama ützi du Züberoan''”''<ref>{{Erreferentzia|izena=Bedaxagar, Jean Mixel (|abizena=1953-)|izenburua=Aitzina pika __|argitaletxea=Sü Azia|orrialdea=33|data=2018|url=http://worldcat.org/oclc/1124907837|isbn=978-2-9544626-4-6|pmc=1124907837|sartze-data=2022-01-20}}</ref>. Xotal ere [[Ttun-ttun|ttunttunaren]] babesle handia zen, eta azken [[Ttun-ttun|ttunttun]] joletzat jo izan dute askok, hurrengo belaunaldiak etorri diren arte. 1914ko gerraren ondoren hasi omen zen maskaradetan jotzen, eta [[Pierre Ager|Pierre Ager ''Garat-Arhane'']] atabalari sonatua lagun zuela [[Paris|Parisen]] eta [[Iruñea|Iruñean]] ere izan zen xirula-ttunttunen eta Zuberoako dantzen erakusten.