«Arkitekturaren historia»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
Eliza erromanikoak nahiko erraz bereiz daitezke, arkitektura guztian erabiltzen baititu [[erdi-puntuko arku]]ak, horma eta [[zutabe]] lodiak, eta [[hormabular]]rak. Bizantziar elizekin alderatuta, erromanikoek apaindura konplexurik ez izateko joera dute, bai kanpoaldean, bai barnealdean. Horren adibide da [[Périgueuxko katedrala]] (Périgueux, Frantzia), XII. mendearen hasieran eraikia eta Veneziako [[San Marko basilika]]ren ereduaren gainean diseinatua, baina [[mosaiko]]rik gabe, barnealdea oso soila eta minimalista utziz.
 
Euskal Herrian, batez ere [[Done Jakue bidea]]ri esker garatu zen erromanikoa <ref name=Auñanendi/>, batez ere bide nagusiak zeharkatutako lurraldeetan: Nafarroan era Araban. Eraikuntza adierazgarrien artean daude [[Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)| Nafarroako errege-erreginen jauregia]] Lizarran, [[Leireko monasterioa |Leireko San Salbatore monasterioa]] [[Done Mikel Aralarkoaren santutegia |Aralarko San Migel santutegia]], [[Iratxeko monasterioa]] eta [[Andre Mariaren eliza (Uxue) |Uxueko Andre Maria eliza]], [[Eunate|Eunateko Andre Maria eliza]], Torres del Rioko [[Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río)|Hilobi Santua eliza]], [[Armentiako basilika]] eta Zuberoako [[Santa Graziko eliza]] <ref name=Auñanendi/>.
 
<gallery mode="packed" heights="150">