Ireki menu nagusia

Aldaketak

[[1983]]ko [[urriaren 17]]an, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibil]]ek Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak bahitu zituzten [[Baiona]]n ([[Lapurdi]]), haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, [[Donostia]]ra eraman zituzten bahitutako gazteak, eta gobernuaren jabego zen etxe batean sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere. Denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, [[Alacant]]eko [[Busot]] udalerrira eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin. Hilketa bikoitza, antza denez, [[1984]]ko [[urtarrilaren 20]]aren inguruan gauzatu zen, egun hartan, [[Alacant]]eko [[SER irratia]]n [[GAL]]en izenean hilketa aldarrikatzen zuen dei bat jaso baitzuten.
 
Gorpuak handik urtebetera topatu zituen ingurutik zebilen ehiztari batek. Hala eta guztiz ere, gorpuak ez ziren [[1995]]. urtera arte identifikatuak izan, hamar urte luze deposituan eman ostean. Identifikazioaren ondotik, estatuak bahitu egin zituen bi gorpuak, familiari berari azken agur bat ematea debekatzeraino. Debekua bete zedin bermatzeko, polizia ezberdinek bortizkeria handiz jokatu zuten; [[Hondarribia]]ko aireportuan lehenik, gorpuei harrera egitera joan ziren herritarren aurka oldartu zirenean, eta [[Tolosa]]ko kanposantuan ondoren, [[Ertzaintza]]ko kideek Lasa eta Zabalaren senitarteko eta lagunak erasotu zituztenean.
 
2008ko urriaren 18an, Tolosako herrian ere, istilu larriak errepikatu ziren Madrileko [[Audientzia Nazionala]]ren [[Baltasar Garzon]] epailaren aginduz, [[Ertzaintza]]k Joxean Lasa eta Josi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galerazterakoan.
 
Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu suertatu ziren gertakarietan. Gerla zikinaren bi biktimen senideek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea.
 
== Epaiketa ==
30.089

edits