Luxenburgera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
22. lerroa:
}}
 
'''Luxenburgera'''<ref>{{Web erref|izenburua=53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0053.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-14}}</ref> (jatorrizko hizkuntzan: ''Lëtzebuergesch'', [[frantses]]ez: ''Luxembourgeoisluxembourgeois'', [[aleman]]ez: ''Luxemburgisch'', [[valoniera]]z: ''Lussimbordjwès'') [[Luxenburgo]]n hitz egiten den mendebaldeko [[germaniar hizkuntzak|germaniar hizkuntza]] bat da. Luxenburgoko hiru hizkuntza ofizialetako bat da [[1984]]az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz, [[aleman]]aren aldaera da, baina beste batzuen ustez, hizkuntza beregaina da. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du<ref>[http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&zein=123 Munduko hizkuntzen amarauna]</ref>.
 
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola [[Belgika]]n ([[Arlon]] inguruko [[Luxenburgo probintzia]]n), [[Frantzia]]n ([[Lorrena]]ko zati batean) eta [[Alemania]]n (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun erabilera Luxenburgotik at.