«Luxenburgera»: berrikuspenen arteko aldeak

53 bytes removed ,  Duela 5 hilabete
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
}}
 
'''Luxenburgera'''<ref>{{Web erref|izenburua=53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0053.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-14}}</ref> (jatorrizko hizkuntzan: ''Lëtzebuergesch'', [[frantses]]ez: ''Luxembourgeois'', [[aleman]]ez: ''Luxemburgisch'', [[valoniera]]z: ''Lussimbordjwès'') [[Luxenburgo]]n hitz egiten den mendebaldeko [[germaniar hizkuntzak|germaniar hizkuntza]] bat da. Luxenburgoko hiru hizkuntza ofizialetako bat da [[1984]]az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz, hizkuntza beregaina bainoago, [[aleman]]aren aldaera da, baina beste batzuen ustez ez, hizkuntza beregaina delakoda. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du<ref>[http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&zein=123 Munduko hizkuntzen amarauna]</ref>.
 
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola [[Belgika]]n ([[Arlon]] inguruko [[Luxenburgo probintzia]]n), [[Frantzia]]n ([[Lorrena]]ko zati batean) eta [[Alemania]]n (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun hizkuntza honen erabilera Luxenburgotik at.
 
400.000 bat hiztun badira munduaren luze zabalean.
5.504

edits