«Hardware informatikoaren historia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
1642an, artean nerabea zela, [[Blaise Pascal|Blaise Pascalek]] lan aitzindaria hasi zuen kalkulu makinak diseinatzen eta garatzen, eta hiru urtetan zehar 50 prototipo eraiki ostean, kalkulagailu mekaniko bat asmatu zuen. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Pierre Berès|izenburua=Nourritures|argitaletxea=Pierre Berès|data=1991|url=https://www.worldcat.org/oclc/1008464191|isbn=978-2-7056-6166-3|pmc=1008464191|sartze-data=2022-01-16}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=José Ignacio|abizena=Rojas-Sola|izenburua=Blaise Pascal’s Mechanical Calculator: Geometric Modelling and Virtual Reconstruction|orrialdeak=136|abizena2=del Río-Cidoncha|abizena3=Fernández-de la Puente Sarriá|abizena4=Galiano-Delgado|izena2=Gloria|izena3=Arturo|izena4=Verónica|data=2021-07-16|url=http://dx.doi.org/10.3390/machines9070136|aldizkaria=Machines|alea=7|zenbakia=9|issn=2075-1702|doi=10.3390/machines9070136|sartze-data=2022-01-16}}</ref> Makina horietako hogei eraiki zituen (Pascal edo Pascaline kalkulagailua bezala ezagutuak) hurrengo hamar urteetan. Bederatzi makinek iraun dute gaur arte, horietako gehienak Europako museoetan daudelarik ikusgai. Kalkulagailu mekanikoaren asmatzailetzat Schickard edo Pascal hartu behar ote den oraindik orain eztabaida iturri izaten da.
 
[[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried Wilhelm Leibnizek]], 1672 inguruan, kontagailu mailakatua eta mailakatutako danbor mekanismo ospetsua asmatu zituen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Derek De|abizena=Solla Price|izenburua=A History of Calculating Machines|orrialdeak=22–52|data=1984-02|url=https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/4071034?casa_token=BZu18ynmchYAAAAA:ITwiOkQYgs0RsougDSHJFKJJtZ52aJdCNfGyXqJCZ_6AJ5fu6WrzbjCy7qlvLiJSpIqi28qlUw|aldizkaria=IEEE Micro|alea=1|zenbakia=4|issn=1937-4143|doi=10.1109/MM.1984.291305|sartze-data=2022-01-19}}</ref>
 
1820 inguruan, Charles Xavier Thomas de Colmarek seriean sortutako lehen kalkulagailu mekaniko arrakastatsua sortu zuen, Thomasen Aritmometroa, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egin zitzakeena. Leibnizen lanean oinarritzen zen batez ere. Kalkulagailu mekanikoak, hala nola hamar oinarriko Addiatorra, Comptometroa, Monroe kalkulagailua, Curta eta Addo-X, 1970era arte erabili ziren.
 
Leibnizek [[Zenbaki-sistema bitar|zenbaki-sistema bitarra]] ere deskribatu zuen, konputagailu moderno guztien osagai nagusia dena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Leibniz: Explanation of Binary Arithmetic (1703)|url=http://www.leibniz-translations.com/binary.htm|aldizkaria=www.leibniz-translations.com|sartze-data=2022-01-19}}</ref> 1940ra arte, ordea, diseinu asko eta asko [[Zenbaki-sistema hamartar|sistema hamartarra]] ezartzeko zeregin zailean tematu ziren, 1800eko [[Charles Babbage|Charles]] Babbageren makinak eta 1945eko [[ENIAC]] barne.
 
== 1801: Txartel zulatuen teknologia ==
[[Fitxategi:Lochkarte_Tanzorgel.jpg|ezkerrera|thumb|Musika-makina baten txartel zulatuko sistema.]]
[[Fitxategi:CNAM-IMG_0527.jpg|ezkerrera|thumb|XIX. mendeko ehungailu baten txartel zulatuaren sistema.]]
1725ean bertan, Basile Bouchonek, Carlos Brunéren ikasle izan zenak, paper zulatuko begizta bat erabili zuen ehungailu batean, ehunean erreproduzitu behar zen patroia ezartzeko. 1726an, bere lankide Baptista-Falconek, diseinua hobetu zuen, programa egokitzeko eta aldatzeko paperezko txartel zulatuak erabiliz. Bouchon-Falcon-en ehungailua erdiautomatikoa zen eta programa eskuz elikatzea eskatzen zuen.
 
1801ean, [[Joseph Marie Jacquard|Joseph Marie]] Jacquard-ek ehunezkoa zen patroia [[txartel zulatu]] bidez kontrolatzen zuen ehungailua garatu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=1801: Punched cards control Jacquard loom {{!}} The Storage Engine {{!}} Computer History Museum|url=https://www.computerhistory.org/storageengine/punched-cards-control-jacquard-loom/|aldizkaria=www.computerhistory.org|sartze-data=2022-01-19}}</ref> Txartel-sorta alda zitekeen, ehungailuaren diseinu mekanikoa aldatu gabe. Hori mugarria izan zen programagarritasunean.
[[Fitxategi:Hollerith.jpg|thumb|1890eko hamarkadan, [[Herman Hollerith|Herman]] Hollerith-ek [[Txartel zulatu|txartel zulatuak]] erabiliz tabulatzeko makina bat asmatu zuen.]]
1833an, [[Charles Babbage|Charles Babbagek]] bere makina diferentziala garatzetik lehenbizi diseinu osatuago bat garatzera jo zuen, makina analitikoa, programatzeko Jacquar ehungailuaren txartel zulatuak hartuko zituena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Douglas [W. Jones's punched card index|url=http://wwwhomepage.csdivms.uiowa.edu/~jones/cards/history.html]|aldizkaria=homepage.divms.uiowa.edu|sartze-data=2022-01-19}}</ref>
 
1835ean, Charles Babbagek bere makina analitikoa deskribatu zuen. Helburu orokorreko ordenagailu programagarri baten plana edo diseinua zen, sarrerarako txartel zulatuak eta energia-iturri gisa [[Lurrun-makina|lurrun-motorra]] erabiliz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Allan G.|abizena=Bromley|izenburua=Charles Babbage's Analytical Engine, 1838|orrialdeak=196–217|data=1982-07|url=https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/4640697?casa_token=aI_qTmpMlf4AAAAA:YrmciWnWDGAquubotdhsAMLzPB-yhc9GDHtyh2vGiSD18R6uxsDyNKOTjT8TGHkLcG_ZiUVC8KI|aldizkaria=Annals of the History of Computing|alea=3|zenbakia=4|issn=0164-1239|doi=10.1109/MAHC.1982.10028|sartze-data=2022-01-04}}</ref>
 
[[Ada Lovelace|Ada Lovelacek]] Luigi Federico Menabrearen "Motor Analitikoaren zirriborroa" (''Sketch of the Analytical Engine'') itzuli eta oharrak gehitu zizkion. Hori da, itxuraz, programazioaren lehen deskribapen argitaratua. Beraz, Ada Lovelace lehen programatzaile informatikotzat hartzen da. <ref>{{Erreferentzia|izena=Leturia Azkarate|abizena=Igor|izenburua=Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari|hizkuntza=eu|data=2018-11-30|url=https://zientzia.eus/artikuluak/ada-lovelace-ordenagailuen-eta-adimen-artifizialar/|aldizkaria=Zientzia.eus|sartze-data=2022-01-04}}</ref><ref>Menabrea, L. F., & Lovelace, A. (1842). Sketch of the analytical engine invented by Charles Babbage.</ref>
 
 
 
1890ean, [[Ameriketako Estatu Batuetako Errolda Bulegoa|Estatu Batuetako]] Zentsuaren Bulegoak [[Txartel zulatu|txartel zulatuak]], ordenamendu-makinak eta [[Herman Hollerith]]-ek diseinatutako tabulazio-makinak erabili zituen [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] eraketak ordenatutako hamar urteko zentsuaren datuak kudeatu ahal izateko. Hollerithen konpainia IBMren gune bihurtu zen. IBMk txartel zulatuaren teknologia negozio-datuak prozesatzeko tresna ahaltsu batean bihurtu zuen, eta tabulatzeko makina espezializatu ezberdinak atera zituen. 1950ean, IBM txartela industrian eta gobernuan kokatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ondorengo garairako lelo bihurtu zen zirkulaziorako aurreikusitako txartel gehienetan (txekeetan, adibidez) "ez tolestu, ez zulatu eta ez ebaki" ohartarazpen inprimatua.<ref>{{Cite web|izena=Steve|abizena=Lubar|urtea=1991|izenburua="Do not fold, spindle or mutilate": A cultural history of the punched card|url=http://ccat.sas.upenn.edu/slubar/fsm.html|accessdate=31 de octubre de 2006}}</ref>
Babbageren urratsei jarraituz, aurreko lan horren berririk ez zuen arren, [[Percy Ludgate]] [[Dublin|Dublingo]] kontulariak ([[Irlandako Errepublika|Irlanda]]) konputagailu mekaniko programagarri bat diseinatu zuen bere aldetik, 1909an argitaratutako lan batean deskribatu zuena.
 
Leslie Comriek txartel zulatuen metodoei buruz egindako artikuluetan eta Wallace Eckert-ek 1940an ''Konputazio Zientifikoan'' Txartel Zulatuen Metodoei buruz egindako argitalpenetan, [[Ekuazio diferentzial|ekuazio diferentzialak]] ebazteko, eta biderketa eta zatiketa koma higikorreko irudikapenak erabiliz burutzeko metodoak deskribatu zituzten. Hori guztia txartel zulatuekin eta unitateak erregistratzeko makinekin egina. Makina horiek Bigarren Mundu Gerran erabili ziren kriptografiaren estatistika-prozesamendurako, bai eta administrazio-erabilera ugari emateko ere. [[Columbia Unibertsitatea|Columbiako Unibertsitateko]] Thomas J. Watson [http://www.columbia.edu/acis/history/ Konputazio Astronomikorako Bulegoak] kalkulu astronomikoak egin zituen, konputazioaren garaiko egoera irudikatuz. <ref>{{Erreferentzia|izena=W. J.|abizena=Eckert|izenburua=Punched card methods in scientific computation|argitaletxea=The Thomas J. Watson Astronomical Computing Bureau, Columbia University|abizena2=Thomas J. Watson Astronomical Computing Bureau|izena2=New York|data=1940|url=https://catalog.hathitrust.org/Record/002523225|sartze-data=2022-01-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Computing at Columbia Timeline|url=http://www.columbia.edu/cu/computinghistory/|aldizkaria=www.columbia.edu|sartze-data=2022-01-19}}</ref>
 
Konputazio-instalazio askotan, txartel zulatuak 1970eko hamarkadaren amaiera arte (eta geroago) erabili ziren.
1.878

edits