Belar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8.6
4. lerroa:
'''Belarra''' [[landare]] zurtoin-biguna da.
 
''Belarkia'' edo '''landare belarkara''' belar-itxura eta batik bat ligninarik gabeko [[landare]]a da.<ref>https://web.archive.org/web/20090204171942/http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm</ref> Orokorrean estaldura dentso, labur eta oso bat eratzen dute. [[Larre|Zelai]] eta [[belardi]]etan erabiltzen dira modu apaingarrian eta hainbat kirol egiteko zelaietan ere.
 
Belarrak urtekariak, biurtekariak edo bizikorrak izan daitezke. Urtekariak guztiz hiltzen dira garapen garaia amaitzean, edo loratu eta fruitua eman dutenean. [[Hazi]]tik hazten dira berriro<ref>Levine, Carol. 1995. ''A guide to wildflowers in winter: herbaceous plants of northeastern North America''. New Haven: Yale University Press. page 1.</ref>. Biurtekari eta bizikorren [[zurtoin]]a, garapen garaia amaitzean hil daiteke, baina beste zati batzuk iraun dezakete lurretik hurbil ala azpian (biurtekariak hurrengo garapen garaia arte, loratu eta fruitua eman ondoren hiltzeko). Garapen berria bizirik dauden zatietatik hasten da, horien artean [[sustrai]]ak, [[kaudize]]a (lur mailako zurtoinaren zabalunea) edo lurrazpiko zurtoinak ([[erraboil]]ak, [[estoloi]]ak, [[errizoma]]k eta [[tuberkulu]]ak). Belarkara biurtekariak dira [[azenario]]a eta [[pastinaka]]. Bizikorrak dira [[patata]], [[menda]], [[garo]] gehienak eta [[Poaceae]] gehienak.