Euskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
Euskararen sustrairik zaharrenak, [[Erromatar Inperioa]]ren aurretikoak, [[Akitania]] osoan eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkotik]] [[Andorra]]raino bitarteko [[Pirinioak|Pirinioen]] bi aldeetan agertu dira. [[Erdi Aroa]]n, gutxienez [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxan]] eta [[Burgosko probintzia|Burgosko]] ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu latza jasan du, eta lurraldeak galdu ditu etenik gabe. [[Nafarroa Garaia]]n, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeetan. [[XIX. mendea]]ren amaieran eta [[XX. mendea]]ren hasieran, hainbat intelektual nahiz [[Arturo Kanpion]] eta [[Sabin Arana|Sabino Arana]] bezalako politikarien eraginez nolabait biziberritu zen, [[eusko abertzaletasun]]ari estuki lotu baitzen. [[Frankismo]]aren garaian ([[1936]]–[[1977]]) euskarak jazarpen arrotza pairatu zuen eta ia desagertu zen, baina berriro ere indartu egin da [[1960ko hamarkada]]z geroztik, euskararen aldeko herri mugimenduak ([[ikastola]]k, [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]]...) eta [[euskara batu|idatzizko estandarizazioak]] lagunduta.
 
[[1980ko hamarkada]]tik aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuak]] euskara [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] berezko hizkuntza izendatu zuen eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen [[Araba]], [[Bizkaia|Bizkai]] eta [[Gipuzkoa]]n ([[Trebiñu]]n eta [[Villaverde Turtzioz]]en izan ezik). [[Nafarroa Garaia]]n, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (''[[Nafarroako Eskualde Euskaldun|eremu euskaldunean]]'') soilik da koofiziala. [[Iruñea]]n eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (''[[Nafarroako Eremu Mistoa|eremu mistoan]]''), onarpen maila txikiagoa da eta traba handiagoak ditu euskarak. Nafarroako hegoaldean (''[[Nafarroako eremu ez-euskalduna|eremu ez-euskaldunean]]''), berriz, euskara ez dago onartuta. [[Ipar Euskal Herria]]n, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra [[frantses]]a da.
 
2016ko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, euskararen eremu osoan bizi ziren 16 urtetik gorako biztanleen %&nbsp;28,4 (751.500 pertsona) zen euskalduna, eta %&nbsp;16,4 (434.000 pertsona) euskaldun hartzailea.<ref name="inkestaEuskalHerria"/> Hala ere, adin tarte gazteagoak kontuan hartuta, kopurua handiagoa da. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko datuak soilik kontuan hartuta, 2016an 2 urtetik gorako 895.942 euskaldun eta 391.897 euskaldun hartzaile zeuden.<ref name=eustatEAE>{{erreferentzia|izenburua=Euskal AEko biztanleria per lurralde eremua, unitateak, euskara-maila eta aldia|argitaletxea=Eustat|url=http://eu.eustat.eus/bankupx/pxweb/eu/euskara/-/PX_3671_ne02.px/table/tableViewLayout1/?rxid=b253d3e5-6db8-4c9a-9768-5685c6b5c6b9|sartze-data=2019-01-04}}</ref>