Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
235. lerroa:
Independentziaren aurretik ospatu ziren [[1960ko Zipreko legegintza-hauteskundeak|lehenengo hauteskundeak]], uztailaren 31n. Horietan [[Glafkos Kliridis]]en [[Fronte Patriotikoa (Zipre)|Fronte Patriotikoak]] 30 eserleku lortu zituen, [[Fazıl Küçük]]en [[Zipreko Turkiarren Batasun Nazionala]]k 15, eta [[Ezekias Papaioannou]]ren [[Langile Herriaren Alderdi Progresista|AKEL]] komunistak 5. Abuztuaren 16an [[Makarios III.a]] aukeratu zuten lehenengo presidente; presidenteorde, aldiz, Fazıl Küçük<ref name=Bibliografia129/><ref>{{fr}} [https://perspective.usherbrooke.ca/bilan/servlet/BMEve/66 "Proclamation de l'indépendance de Chypre"]. ''Perspective Monde''. 2021.09.16</ref>.
[[Fitxategi:Makarios III and Robert F. Wagner NYWTS cropped.jpg|175px|right|thumb|Makarios III.a., Zipreko lehen presidentea (1962).]]
Dena den, bakeak denbora gutxi iraungo zuen gobernuan (eta kalean). Herrialde jaioberriaren antolaketak elkarlana bultzatuko zuela zirudien arren, buruhauste ugari ekarri zituen eta komunitateen arteko liskarrak piztu ziren. Eztabaidagai nagusiak zergak eta udalerrien eraketa izan ziren<ref name=Bibliografia131>{{en}} Faustmann, Hubert (2001). "Cyprus 1957-1963 From Colonial Conflict to Constitutional Crisis". Weston Markides, Diana. "Mediterranean and East European Monographs VIII" liburuan. ''University of Minnesota''. 238. or. ISSN 1057-3941</ref>. Udalerrien kasuan greziarrak eta turkiarrak ez ziren ados jartzen. Uhartean greko-zipretarrak baino bizi ez ziren 392 herri zeuden, turko-zipretarrak soilik bizi ziren 117, eta bi herritarrak nahastuta zeuden 114. Azken horietan agertu zen desadostasuna: turkiarrek herri mistoetan udalerri bereiziak sortzea eskatzen zuten; greziarrek, aldiz, udalerri bakarra sortzea. Zergei zegokienez, aldiz, nahiz eta turkiarrak zipretarren %18 izan, zergen %6 baino ez zuten ordaintzen (greko-zipretarrek %94) eta gobernuko lanpostuen %30 eta segurtasun nazionalekoen %40 euren esku zeuden. Greziarrek banaketa orekatzeko aldaketak proposatzen zituzten. Hala, presidentearen eta presidenteordearen betoek egoera korapilatu zuten eta estatu-politikaren blokeoa gertatu zen<ref name=Bibliografia132>{{en}} Hoffmeister, Frank (2006). "[https://books.google.es/books?id=LZXbg3ZwvGoC&redir_esc=y Legal aspects of the Cyprus problem: Annan Plan and EU accession]". ''EMartinus Nijhoff Publishers''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9004152236|978-9004152236]].</ref>.
 
==== 1963–1964ko krisia ====