Arkitekturaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
44. lerroa:
==Antzinaroa==
===Mesopotamia===
[[Mesopotamia]]ko ezaugarri ezagunenankezagunenak [[adobe]]zko arkitektura eta [[zigurat]] izeneko eraikuntzak dira, hainbat mailaz osatutako [[muino]] artifizial bat osatuz eta gailurrean tenplu bat dutena. Zalantzarik gabe, leku nabarmena hartzen zuten hiri bakoitzean, tenplua goratuz ibai-haran lauan. Adibidez, [[Uruk]] hiri handiak hainbat erlijio-esparru zituen, lehenagotik ezagutzen ziren beste eraikinak baino handiagoekin<ref>{{erreferentzia |abizena=Risebero
|izena=Bill
|izenburua=The Story of Western Architecture
75. lerroa:
[[Antzinako Egipto]]ren oraingo irudikapenean, berebiziko eragina izan du bertako arkitektura monumentalak. Estilo eta motibo ugari estatu [[faraoi|faraonikoaren]] hasiera-hasieran ezarri ziren, K.a. 3100 inguruan. Estilo horien inspirazioa lehenengo eraikuntzetan erabilitako elementu organikoetan dago, material galkorrez eginikoak. Jatorrizko egiturak ia guztiz ezezagunak badira ere, landareen motibo estilizatuak erreplikatu eta egokituz jarraitu zuten urteetan zehar, are [[Egipto (erromatar probintzia)|erromatarren garaira]] arte. Estiloak hain garai luzean iraun zuenez, arkitektura faraonikoa gaur egun ere erraz antzeman daiteke eta, batzuetan, garai modernoetan ere imitatu delarik.
 
Antzinako egiptoarrek [[hilondoko bizitza]]n sinesten zuten. Uste zuten, halaber, beren [[arima]] (''ka'' izenekoa) beste munduan betiko bizi zedin, beren gorputzek ere betiko iraun beharko zutela. Horretarako, hildakoa kalteetatik eta hilobi lapurretatik babesteko modu bat sortu behar izan zuten. Horrela sortu zen ''[[mastaba]]''. Estalki lauak zituzten adobezko egiturak ziren, [[hilkutxa]]rako lurpeko gelak zituztenak, 30 metroko sakoneran. [[Imhotep]]ek, antzinako apaiz eta arkitekto egiptoarrak, hilobi bat diseinatu behar izan zuen [[Djoser]] faraoiarentzat. Horretarako, bost mastaba bata bestearen gainean jarri zituen, [[Egiptoko piramideak|Egiptoko lehen piramidea]] sortuz, [[Sakkarako Piramide Mailakatua]]. Antzinako Egiptoko eraikinik enblematikoenak dira piramideak. Egiptoko Inperio [[Egiptoko Inperio Zaharra |Zaharrean]] eta [[Egiptoko Inperio Ertaina|Ertainean]] (K.a. 2600-K.a. 1800) eraiki ziren. Guztien artean handiena [[Gizako Piramide Handia]] izan zen, [[Keops]] (Khufu) faraoiarentzat egina K.a. 2589-2566 inguruan. Piramideok zehaztasunez eraiki ziren, zeinen [[harlandu]]tzarrak hain finki trabatuak zeuden, non labanaren ahoa ezin daitekeen haien artean sartu. Harlandu blokeak [[mortero]]z trabatzen ziren eta egitura osoa [[kareharri]] zuri leunduaz estaltzen, gailurreko [[piramidioi]]a urrez estalia zuela. Gaur egun, piramideerenpiramideen barne egitura ikusten da batez ere. Piramideak Antzinako Egiptorekin oso lotuta izan arren, beste zibilizazio batzuek eraiki dituzte antzekoak, [[Maia zibilizazioa|maiek]] edo [[Azteka|aztekek]] kasu.
 
Baliabide faltagatik eta [[apaizeria]]ren aldeko botere-aldaketagatik, antzinako egiptoarrak piramideetatik urrundu ziren eta tenpluak bihurtu zituzten [[Antzinako Egiptoko erlijioa |gurtzaren]] gune nagusi. Piramideak bezala, tenpluak ere ikusgarriak eta monumentalak ziren. Santutegi txikiak multzo handi izatera igaro ziren, eta [[Egiptoko Inperio Berria|Inperio Berrirako]] (K.a. 1550-1070) harrizko egitura erraldoi bihurtu ziren, aretoz eta patioz osatuak<ref>{{erreferentzia |abizena=Hodge |izena=Susie |iznburua=The Short Story of Architecture |data=2019 |argitaletxea=Laurence King Publishing |isbn=978-1-7862-7370-3 |hizkuntza=en}}</ref>. Antzinako Egiptoko tenpluek, oro har, lau zati zituzten: sarrera [[pilono]] trinkoa, patio [[peristilo]]a, areto [[hipostilo]]a eta santutegia. Pilonoek 40 bat metro zituzten. Haien aurrean [[obelisko]]ak eta faraoiaren eskulturak zeuden.