Greta Thunberg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
denetarik aldatu dut
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
62.151.246.247 (eztabaida) wikilariaren 8819448 berrikuspena desegin da
Etiketak: Desegin Disambiguation links
1. lerroa:
{{Pertsona infotaula}}
'''Greta Ernman Thunberg''' ({{IPA|ˈgreːta ˈtʉːnˌbærj}} ahoskatua; [[Stockholm]], [[Suedia]], [[2003]]<nowiki/>ko urtarrilaren 3a) ikasle eta [[Aktibismo|aktibista]] politiko [[suediar]]ra da, zeinaren borroka baita geldiaraztea [[berotze globala]] eta [[Klima aldaketa|klima-aldaketa]]. [[2018]]<nowiki/>ko abuztuan oso ezagun egin zen, hasi zuelako klimaren aldeko lehen eskola-greba Suediako parlamentuko eraikinaren aurrean.<ref>{{Erreferentzia|izena=David|abizena=Crouch|izenburua=The Swedish 15-year-old who's cutting class to fight the climate crisis|hizkuntza=en-GB|data=2018-09-01|url=https://www.theguardian.com/science/2018/sep/01/swedish-15-year-old-cutting-class-to-fight-the-climate-crisis|aldizkaria=The Guardian|issn=0261-3077|sartze-data=2019-03-13}}</ref> 2018ko azaroan [[Greta Thunbergen TED hitzaldia|TEDxStockholm hitzaldi-sortan egin zuen berba]], abenduan [[Nazio Batuen Erakundea]]n mintzatu zen, Klima Aldaketaren Gaineko Jardunaldietan, eta [[2019]]<nowiki/>ko urtarrilean gonbidatu zuten hitz egitera Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
 
== Bizitza ==
== Biz[https://www.fridaysforfuture.org/ Fridays for Future] webgunea ==
Greta Thunberg 2003ko urtarrilaren 3an jaio zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Sympatico|izenburua=À 15 ans, elle remet les dirigeants mondiaux à leur place!|hizkuntza=fr|url=http://www.sympatico.ca/actualites/decouvertes/a-15-ans-elle-remet-les-dirigeants-mondiaux-a-leur-place-1.8622552|aldizkaria=Sympatico|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Haren ama Malena Ernman da, opera-kantari suediarra; aita, berriz, Svante Thunberg aktorea,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=School Strike for Climate: Meet 15-Year-Old Activist Greta Thunberg, Who Inspired a Global Movement|hizkuntza=en|url=https://www.democracynow.org/2018/12/11/meet_the_15_year_old_swedish|aldizkaria=Democracy Now!|sartze-data=2019-03-13}}</ref> zeina izendatu baitzuten [[Svante Arrhenius]] urrutiko senide eta zientzialariaren omenez (berau [[Nobel Sariak|Nobel]] sariduna izan zen, eta [[1896]]<nowiki/>an kalkulatu zuen zelan [[karbono dioxido]] isuriek eragin zezaketen [[berotegi-efektua]]).<ref>{{Erreferentzia|izena=Jonathan|abizena=Watts|izenburua=Greta Thunberg, schoolgirl climate change warrior: ‘Some people can let things go. I can’t’|hizkuntza=en-GB|data=2019-03-11|url=https://www.theguardian.com/world/2019/mar/11/greta-thunberg-schoolgirl-climate-change-warrior-some-people-can-let-things-go-i-cant|aldizkaria=The Guardian|issn=0261-3077|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Gretaren aitona, bestalde, Olof Thunberg aktore eta zuzendaria da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ellyn|abizena=Santiago|izenburua=Greta Thunberg: 5 Fast Facts You Need to Know|hizkuntza=en|data=2018-12-14|url=https://heavy.com/news/2018/12/greta-thunberg/|aldizkaria=Heavy.com|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
2018ko abenduan, Thunbergek adierazi zuen “diagnostikatu ziotela [[Asperger sindrome]]a, eritasun obsesibo-konpultsiboa (OCD), eta mututasun selektiboa”. Bere familiaren karbono-aztarna gutxitze aldera, behin eta berriro azpimarratu zuen etxekoak [[Beganismo|begano]] egin zitezen eta amore eman zezaten [[Hegaldatzeko lotsa|hegazkinez bidaiatzeari]].<ref>{{Erreferentzia|abizena=hermesauto|izenburua=Climate crusading schoolgirl Greta Thunberg pleads next generation's case|hizkuntza=en|data=2018-12-05|url=https://www.straitstimes.com/world/europe/climate-crusading-schoolgirl-greta-thunberg-pleads-next-generations-case|aldizkaria=The Straits Times|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Hori dela-eta, amak, berau opera-kantari ezaguna, uko egin dio ozeanoz haraindiko jirak egiteari, hegazkinez ez bidaiatzearren. Familia auto elektrikoz mugitzen da.
 
== Ikasle-grebak klimaren alde ==
{{sakontzeko|Fridays for Future}}
 
[[Fitxategi:Old town Stockholm the bike of Greta.jpeg|thumb|Greta Thunbergen bizikleta Stockholm-en, 2018ko irailaren 11n: “Klimaren krisia tratatu behar da krisi moduan! Klima da arazorik inportanteena!”]]
[[Fitxategi:Follow Greta! Strike for climate, placard, 2018 (cropped).jpg|thumb|Kartelak dio: "Jarraitu Gretari! Egizu greba klimaren alde". Berlinen, (2018ko abenduaren 14a).]]
 
2018ko abuztuaren 20an, Suediak bizi izan zituen bero boladak eta suteak gogoan, Thunbergek, artean bederatzigarren mailan, erabaki zuen eskolara ez joatea Suediako hauteskunde orokorrak egin arte 2018ko irailaren 9an. Eskatzen zuen Suediako gobernuak karbonoaren isuriak gutxitzea Parisko Akordioaren arabera. Hori zela-eta, erabaki zuen eskola-egun guztietan protesta egitea Riksdag-en aurrean jarrita, ondoan kartel bat zuela Skolstrejk för klimatet mezuarekin (eskola-greba klimaren alde).<ref>{{Erreferentzia|izena=Masha|abizena=Gessen|izenburua=The Fifteen-Year-Old Climate Activist Who Is Demanding a New Kind of Politics|hizkuntza=en|data=2018-10-02|url=https://www.newyorker.com/news/our-columnists/the-fifteen-year-old-climate-activist-who-is-demanding-a-new-kind-of-politics|issn=0028-792X|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
Hauteskundeen ostean, segitu zuen greba egiten ostiraletan soilik, eta horrek mundu osoan piztu zuen arreta. Inspirazio-iturri izan zen mundu osoko ikasleek parte har zezaten ikasle-grebak egiten. 2018ko abendua ezkero, 20.000 ikaslek baino gehiagok egin dute greba 270 hiritan gutxienez, tartean Australian, Austrian, Belgikan, Kanadan, Herbereetan, Alemanian, Finlandian, Danimarkan, Japonian, Suitzan, Britainia Handian eta AEBetan.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Milaka ikaslek greba egin dute Erresuma Batuan, klima aldaketaren aurkako neurri eske|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/albisteak/162902/milaka_ikaslek_greba_egin_dute_erresuma_batuan_klima_aldaketaren_aurkako_neurri_eske.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Thunbergek adierazi du beretzat Parkland eskolako nerabeek, zeinek antolatu baitzuten March for our lives (Gure bizien aldeko martxa) Floridako eskolan tirokatuak izan ondoren, haiek izan zirela beretzat inspirazio-iturri klimaren aldeko grebari ekin aurretik.<ref>{{Erreferentzia|abizena=CNN|izenburua=Teen activist on climate change: If we don't do anything right now, we're screwed|data=2018-12-23|url=https://www.youtube.com/watch?v=rGmBkIUwYkA&feature=youtu.be|sartze-data=2019-03-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Editorial|izenburua=The Guardian view on teenage activists: protesters not puppets {{!}} Editorial|hizkuntza=en-GB|data=2019-02-07|url=https://www.theguardian.com/commentisfree/2019/feb/07/the-guardian-view-on-teenage-activists-look-whos-pulling-the-strings|aldizkaria=The Guardian|issn=0261-3077|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
== Bestelako aktibismoa ==
Greta Thunbergek parte hartu zuen ''Rise for Climate'' (Zutik klimaren alde) manifestazioan Europako Parlamentuaren kanpoaldean, [[Brusela]]n. 2018ko urrian, Thunberg eta bere familia auto elektrikoz joan ziren Londresera, non 'Declaration of Rebellion' (Matxinadarako adierazpena) hitzaldia egin zuen Parlamentuko kanpoaldean, [[Extinction Rebellion]] mugimenduak antolatuta, akzio zuzeneko talde bakezalea, klimaren alde lan egiten duena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua='This Is Our Darkest Hour': With Declaration of Rebellion, New Group Vows Mass Civil Disobedience to Save Planet|hizkuntza=en|url=https://www.commondreams.org/news/2018/10/31/our-darkest-hour-declaration-rebellion-new-group-vows-mass-civil-disobedience-save|aldizkaria=Common Dreams|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
2018ko azaroaren 24an izan zen [[Greta Thunbergen TED hitzaldia]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=TEDxStockholm {{!}} TED|url=https://www.ted.com/tedx/events/31825|aldizkaria=www.ted.com|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Bertan adierazi zuen zelan konturatu zen, zortzi urte zituela, klima aldaketa bazela, eta harrituta zegoela ez zelako albiste inolako telebista-kanaletan, mundu gerra batean gertatuko litzatekeen bezala. Bera ez zihoala eskolara klima-zientzialaria izateko, zenbaitek adierazi zuten moduan, zeren zientziak egina baitzuen bere lana, eta soilik geratzen dira negazionismoa, ezjakintasuna eta ekintzarik eza. Espekulatuz inoiz bere seme-alabek eta bilobek galdetzen bazioten zelan ez zuten ezer egin 2018an, artean posible zenean, ondorioztatu zuen: “ezin dugu mundua aldatu arauen arabera jokatuta, arauak aldatu behar direlako”.<ref>{{Erreferentzia|izena=Nigel|abizena=Jones|izenburua=Why we all need to be more like Greta|data=2018-12-30|url=https://medium.com/nine-by-five-media/why-we-all-need-to-be-more-like-greta-ba36abec961|aldizkaria=Medium|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
2018ko abenduaren 4an Thunberg mintzatu zen COP24 Nazio Batuen klima aldaketarako goi bileran, eta abenduaren 12an hitz egin zuen NBEren batzar nagusiaren aurrean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=You Are Stealing Our Future: Greta Thunberg, 15, Condemns the World’s Inaction on Climate Change|hizkuntza=en|url=https://www.democracynow.org/2018/12/13/you_are_stealing_our_future_greta|aldizkaria=Democracy Now!|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
2019ko urtarrilaren 23an Thunberg iritsi zen Davosera, trenean 32 orduz bidaiatuta,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Time to 'get angry', teen climate activist says in Davos|hizkuntza=en-US|url=https://news.yahoo.com/time-angry-teen-climate-activist-says-davos-015904861.html|aldizkaria=news.yahoo.com|sartze-data=2019-03-13}}</ref> kontraste bizian gainerako gonbidatuekin, ordezkari gehienak iritsi baitziren Munduko Ekonomia Forora 1.500 hegazkin pribatu baino gehiagotan,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Record number of private jets to fly into Davos conference addressing climate change|hizkuntza=en|data=2019-01-23|url=https://www.independent.co.uk/environment/davos-2019-private-jets-climate-change-world-economic-forum-summit-attenborough-a8742681.html|aldizkaria=The Independent|sartze-data=2019-03-13}}</ref> eta han segida eman zion bere kanpainari. Davosen esan zuen: “Zenbait jendek, zenbait konpainiak eta bereziki zenbait erabakitzailek badakite zelako balio preziaezin sakrifikatu dituzten, segitzeko irabazten diru kopuru imaginaezinak. Uste dut gaur hemen zaudeten asko talde horretakoak zaretela”.<ref>{{Erreferentzia|izena=Mark|abizena=Hertsgaard|izenburua=The Climate Kids Are Coming|hizkuntza=en-US|data=2019-01-28|url=https://www.thenation.com/article/greta-thunberg-climate-change-davos/|issn=0027-8378|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Aste horretan aurrerago, ohartarazi zien lider globalei: “gure etxea sutan dago”. Eta gehitu zuen: “Nahi dut ikara zaitezten. Nahi dut senti dezazuen nik egunero sentitzen dudan beldurra. Gazteei zor diegu, haiei esperantza emateko”.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Children as young as five due to miss school for climate change protest|hizkuntza=en|data=2019-02-11|url=https://www.independent.co.uk/news/education/education-news/climate-change-protests-uk-children-school-london-manchester-oxford-a8773406.html|aldizkaria=The Independent|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
2019ko otsailaren 21ean berba egin zuen Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordean, eta baita Jean-Claude Juncker EBko buruarekin, eta bietan eskatu zuen klimarako helburuak betetze aldera, EBk %80 gutxitu behar dituela CO2 isuriak 2030erako. Geroago, bat egin zuen klimarako protestekin, Bruselan bertan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Climate activist Thunberg urges EU to double carbon reduction targets|hizkuntza=en-US|url=https://news.yahoo.com/climate-activist-thunberg-urges-eu-double-carbon-reduction-111042030.html|aldizkaria=news.yahoo.com|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
2019ko abenduan hurbildu zen Madrilen burutu zen Nazio Batuen COP25-i alternatiba gisa antolaturiko Klimaren aldeko Goi-bilera Sozialera eta erakartzen duen arreta mediatikoa hegoalde globaleko eta komunitate indigenetako gazteengana bideratzeko, isilik geratu zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki Petxarroman (berriemaile|abizena=berezia)|izenburua=Greta Thunbergen bozgorailutik mintzatu dira munduko gazte indigenak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/174858/greta-thunbergen-bozgorailutik-mintzatu-dira-munduko-gazte-indigenak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-12-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Greta Thunbergek ez du prentsaurrekoan hitz egin eta munduko gazteei ahotsa eman die|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/6876359/bideoa-greta-thunbergek-ez-du-hitz-egin-madrilgo-cop25-goibileran/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-12-09}}</ref>
 
== Sariak eta ohoreak ==
2018ko maiatzean Greta Thunberg irabazletako bat izan zen Svenska Dagbladet lehiaketan, berau klimari buruzko artikulu-eztabaida bat, gazteentzat antolatua.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Greta Thunberg: ”Vi vet – och vi kan göra något nu”|hizkuntza=sv|data=2018-05-30|url=https://www.svd.se/vi-vet--och-vi-kan-gora-nagot-nu|aldizkaria=Svenska Dagbladet|issn=1101-2412|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Halaber, izendatu zuten Children's Climate Prize sarirako, Telge Energi konpainiak emandakoa garapen jasangarria bultzatzen duten haur eta gazteei. Berak ez zuen onartu, finalistak Stockholmera joan behar ziren-eta hegazkinez. <ref>{{Erreferentzia|izena=Gustav|abizena=Gelin|izenburua=Därför nobbar Greta Thunberg klimatpriset|hizkuntza=sv|data=2018-11-01|url=https://www.etc.se/klimat/darfor-nobbar-greta-thunberg-klimatpriset|aldizkaria=ETC|sartze-data=2019-03-13}}</ref>2018ko azaroan eman zitzaion Fryshuset beka Urteko Gazte Eredugarriari. 2018ko abenduan ''Time'' aldizkariak izendatu zuen Thunberg munduko 25 neraberik eraginkorrenen artean. Emakumearen Nazioarteko Egunean Thunberg izendatu zuten Suediako emakumerik inportanteena 2019an. Saria oinarritu zen Inizio institutuak ''Aftonbladet'' egunkariarentzat egindako galdeketa batean.
 
== Harreman eztabaidatuak ==
Hark sustatutako klimaren aldeko grebak oso popular bihurtu zirenean, zenbait jende eta erakunde saiatu ziren haren sinesgarritasuna zalantzan jartzen<ref>{{Erreferentzia|izena=Simon|abizena=Childs|izenburua=The Climate Change Deniers Trying to Discredit Greta Thunberg|hizkuntza=en-UK|abizena2=Clarke|izena2=Joe Sandler|data=2019-02-07|url=https://www.vice.com/en_uk/article/mbzg8q/the-climate-change-deniers-trying-to-discredit-greta-thunberg|aldizkaria=Vice|sartze-data=2019-03-13}}</ref> edo haren nortasunaz probetxu ateratzen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Kalina|abizena=Oroschakoff|izenburua=Teen climate icon used for fundraising without her knowledge|data=2019-02-11|url=https://www.politico.eu/article/greta-thunberg-teen-climate-icon-used-for-fundraising-without-her-knowledge/|aldizkaria=POLITICO|sartze-data=2019-03-13}}</ref> 2018ko urtearen bukaeran, Ingmar Rentzhog, We Don't Have Time Foundation (WDHT), irabaz asmorik gabeko fundazioaren buruak erakarri zuen Thunberg ordaindu gabeko aholkulari gisa, eta erabili zuen Thunbergen izena eta irudia haren baimen barik milioiak biltzeko WDHTren enpresa subsidiarioarentzat, We Don't Have Time AB, berau irabaz asmokoa, zeinaren Rentzhog presidentea baitzen. Thunbergek ez zuen dirurik jaso konpainiak emanda.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Start-up used teen climate activist to raise millions: Swedish paper|hizkuntza=en-GB|data=2019-02-09|url=https://www.thelocal.se/20190209/start-up-used-child-climate-activist-to-raise-millions|aldizkaria=www.thelocal.se|sartze-data=2019-03-13}}</ref> Eten egin zuen borondatez WDHTrekin zuen aholkulari-eginkizuna, esanez: “ez dela ezelango erakunderen parte… erabat independentea dela… (eta) egiten duena erabat doan egiten duela”.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Greta Thunberg|hizkuntza=eu|url=https://www.facebook.com/gretathunbergsweden/posts/767646880269801|aldizkaria=www.facebook.com|sartze-data=2019-03-13}}</ref>
 
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==
* [https://www.facebook.com/gretathunbergsweden/ Greta Thunberg] Facebooken
==* Biz[https://www.fridaysforfuture.org/ Fridays for Future] webgunea ==
* [https://www.climatestrike.net/ Climate Strike] webgunea