Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
204. lerroa:
Inflexio-puntua 1950. urtean iritsiko zen, Kitiongo Apezpikua Zipreko Artzapezpiku nagusi izendatu zutenean. [[Makarios III.a]]k herritarrei zuzenean egin zien lehenengo hitzaldian Zipre Greziarekin batu arte atsedenik ez hartzeko eskatu zien<ref>[https://www.historytoday.com/archive/archbishop-makarios-deported-cyprus "Archbishop Makarios Deported from Cyprus"]. ''History Today''. 2022.01.12</ref>. [[Atenas]] hiriburuan ere ''Enosis''a ohiko mintzagaia zen eta bertan bizi zen [[Georgios Grivas]] greko-zipretar koronelaren ospea handitzen hasi zen<ref name=Bibliografia123/>. Grivasek sutsuki hitz egiten zuen esku-hartze militarraren alde eta egoera zuzenean ezagutzeko asmoz 1951ko uztailean uhartera joatea erabaki zuen. Makarios III.arekin berarekin hitzordua izan zuen, baina elkarrizketan bi buruzagien arteko desadostasunak argitara atera ziren. Artzapezpikuak irtenbide politikoa bilatzen zuen artean, koronelak britainiarren aurka egiteko iraultza armatuaren aldeko babesa nahi zuen<ref name=Bibliografia124/>.
 
Grivasen eta bere jarraitzaileen muturreko joera baretzeko asmoz, Makarios artzapezpikuak ahalegin diplomatikoak egiten jarraitu zuen. [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] Greziako ordezkariak zipretarren erabakitzeko eskubidearen aldeko eskaera formala egin zuen 1954ko abuztuaren 16an eta ''Enosis''a nazioarteko gai bihurtu zen NBEk eskaera hori onartzea erabaki zuenean<ref>{{en}} Xydis, Stephen G. (1968). "The UN General Assembly as instrument of Greek policy: Cyprus, 1954-58". ''The Journal of Conflict Resolution'' aldizkarian - 12. bil, 2. zbk.</ref>. Turkian, aldiz, alarmak piztu ziren. Turko-zipretarrak gutxiengo ziren uhartean eta Ankarako gobernuak ez zituen Greziaren mende utzi nahi. Britainiarrekin, behintzat, babestuta egongo zirela uste zuen. Gatazkak herrialdearen interesa bereganatu zuen eta erakunde ugari sortu ziren Zipreko turkiarren borrokaren alde, besteak beste, Ikasleen Federazio Nazionala, Turkiarren Eskubideen Aldeko Defentsa Batzordea, Traziako Errefuxiatuen Ongizate Erakundea eta Zipreko Turkiarren Elkartea. Elkarte horien helburu nagusia (hasiera batean ez horrenbeste turko-zipretarrena) ''[[Taksim]]''a gauzatzea zen, hau da, uhartea bitan banatzea: greziar zatian eta turkiar zatian<ref name=Bibliografia128>{{en}} Dodd, C.H. (1993). "Cyprus: A Historical Introduction". C.H. Dodden "The Political, Social, and Economic Development of Northern Cyprus" lanaren barruan. ''Eothen Press''</ref>.
[[Fitxategi:Street riot in Nicosia 1956.jpg|300px|right|thumb|Britainiar soldadua EOKAren jarraitzaileak sakabanatzen Nikosiako kaleetan (1956).]]
1954ko udazkenean afera gaiztotu egin zen. Egipto galdu ostean, britainiarrek Ekialde Hurbileko komandante buruaren bulegoa eta kuartel militarra [[Suez]]tik Ziprera pasako zutela iragarri zuten<ref name=Bibliografia122/>. Gainera, gobernu kolonialak argitaletxeei mehatxu egin zien: sedizioa bultzatzen zuten lanak argitaratuz gero, bi urteko kartzela zigorra ezarriko zieten. [[Nazio Batuen Batzar Nagusia]]k, bestalde, Turkiaren erantzuna hausnartu eta oraingoz arazoari buruzko adierazpenik ez egitea erabaki zuen, Zipreko gatazkan ebazpenak egitea egokia ez zelakoan. Udazkeneko gertaeren eta abenduko jakinarazpen horren erantzuna berehalakoa izan zen: Zipreko greziarrak kalera atera eta istilu larriak izan ziren, 1931tik uhartean gertatzen ziren bortitzenak<ref name=Bibliografia123/>.