«Zipreko gatazka»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Gatazka nazioartean zabaltzen hasi zen. 1948an Greziako [[Paulo Greziakoa|Paulo]] erregeak Ziprek bere herrialdearekin batu nahi zuela aldarrikatu zuen eta bide hori jarraitu nahian, Zipreko Elizak [[Zipre Greziarekin bat egiteko 1950eko erreferenduma|''Enosis''ari buruzko erreferenduma]] antolatzea erabaki zuen 1950. urtean. Galdeketan greko-zipretarrek bakarrik parte hartu zuten arren, botoen %95,71k babesa eman zion Greziarekin bat egiteari<ref>{{en}} [https://www.reuters.com/article/us-cyprus-conflict/cyprus-reunification-stalled-in-row-over-1950-vote-idUSKBN1610XS "Cyprus reunification stalled in row over 1950 vote"]. ''Reuters''. 2021.09.15</ref>. Britainiarrak, bestalde, Egiptoko Erresuma galtzear ziren eta ez zeuden [[Ekialde Hurbila|Ekialdeko Hurbileko]] beste jabetza bat galtzeko prest. Zipretarrei konstituzio liberalagoa adosteko proposamena egin zieten, baita aurrerapen sozial eta ekonomikoa ekarriko zuen 10 urteko programa bat ere. Greko-zipretarrek, baina, ez zuten amore eman nahi.
 
Inflexio-puntua 1950. urtean iritsiko zen, Kitiongo Apezpikua Zipreko Artzapezpiku nagusi izendatu zutenean. [[Makarios III.a]]k herritarrei zuzenean egin zien lehenengo hitzaldian Zipre Greziarekin batu arte atsedenik ez hartzeko eskatu zien<ref>[https://www.historytoday.com/archive/archbishop-makarios-deported-cyprus "Archbishop Makarios Deported from Cyprus"]. ''History Today''. 2022.01.12</ref>. [[Atenas]] hiriburuan ere ''Enosis''a ohiko mintzagaia zen eta bertan bizi zen [[Georgios Grivas]] greko-zipretar koronelaren ospea handitzen hasi zen<ref name=Bibliografia123/>. Grivasek sutsuki hitz egiten zuen esku-hartze militarraren alde eta egoera zuzenean ezagutzeko asmoz 1951ko uztailean uhartera joatea erabaki zuen. Makarios III.arekin berarekin hitzordua izan zuen, baina elkarrizketan bi buruzagien arteko desadostasunak argitara atera ziren. Artzapezpikuak irtenbide politikoa bilatzen zuen artean, koronelak britainiarren aurka egiteko iraultza armatuaren aldeko babesa nahi zuen<ref name=Bibliografia124/>.
 
Grivasen eta bere jarraitzaileen muturreko joera baretzeko asmoz, Makarios artzapezpikuak ahalegin diplomatikoak egiten jarraitu zuen. [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] Greziako ordezkariak zipretarren erabakitzeko eskubidearen aldeko eskaera formala egin zuen 1954ko abuztuaren 16an eta ''Enosis''a nazioarteko gai bihurtu zen NBEk eskaera hori onartzea erabaki zuenean<ref>{{en}} Xydis, Stephen G. (1968). "The UN General Assembly as instrument of Greek policy: Cyprus, 1954-58". ''The Journal of Conflict Resolution'' aldizkarian - 12. bil, 2. zbk.</ref>. Turkian, aldiz, alarmak piztu ziren. Turko-zipretarrak gutxiengo ziren uhartean eta Ankarako gobernuak ez zituen Greziaren mende utzi nahi. Britainiarrekin behintzat, babestuta egongo zirela uste zuen. Gatazkak herrialdearen interesa bereganatu zuen eta erakunde ugari sortu ziren Zipreko turkiarren borrokaren alde, besteak beste, Ikasleen Federazio Nazionala, Turkiarren Eskubideen Aldeko Defentsa Batzordea, Traziako Errefuxiatuen Ongizate Erakundea eta Zipreko Turkiarren Elkartea. Elkarte horien helburu nagusia (hasiera batean ez horrenbeste turko-zipretarrena) ''[[Taksim]]''a gauzatzea zen, hau da, uhartea bitan banatzea: greziar zatian eta turkiar zatian<ref name=Bibliografia128>{{en}} Dodd, C.H. (1993). "Cyprus: A Historical Introduction". C.H. Dodden "The Political, Social, and Economic Development of Northern Cyprus" lanaren barruan. ''Eothen Press''</ref>.
11.184

edits