Euskal Dantzarien Biltzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
Euskal ballet nazional bat eratu asmotan zenbait pausu ematen diren arren, eta egitasmo hau aurrera eramateko zailtasunak medio, Euskal Herriko dantzarien elkarte bat sortzeko lehen pausuak ematen dira.
 
==EDBren SORRERASorrera==
Dantzarien federakundeko lehenengo estatutuak, estatu espainiarrean onartuak izateko ezintasunaren aurrean, gobernu frantsesak onartu zituen 1965eko martxoaren 11an, EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA izenpean. Lehenengo asanblada Agilera estadioan (Miarritze) ospatu zen 1969ko maiatzaren 14an, probintzia delegaritza guztien partaidetzarekin eta honen ostean 2.000 dantzari baino gehiago bildu zituen ikuskizuna antolatu zelarik.
1966ko lehen hiruhilekoan "Dantzari" aldizkariaren lehen zenbakia kaleratzen da, bere asmo nagusiak [[Euskal Herri]] osoko dantzarien arteko komunikazio gune bihurtzea eta euskal folkloreak osatzen duen uzkuntza bildu, ikertu eta mantentzeko lanabesa izatea direlarik. 1969ko azaroaren 29an, aldiz, EDB legeztatzen da estatutu eta zuzendaritza batzorde berriarekin, non On Jesus Maria Arozamena jauna izendatzen den lehendakari.