Befreiungsausschuss Südtirol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
 
Erakundearen historia bi etapatan bana daiteke. Lehen fasean, 1957tik 1961era, ekintzaileak helburu sinbolikoetan zentratu ziren, hala nola erregimen faxistaren sinboloetan, gizakien aurkako kalte zuzenak saihesten saiatuz. 1961eko ekainaren 12an, BASek [[Bolzano|Bozengo]] (Bolzano, italieraz) industrialdea energia hornitzen duten 37 elektrizitate dorre bonbardatu zituen, kaos handia sortuz. Ekintza beranduago [[Suaren Gaua]] (Feuernacht) bezala izendatu zen. Italiak erakundearen kide nagusi ia guztiak harrapatu eta espetxeratu ondoren, bigarren fase bortitzagoa hasi zen.
 
Atxilotutako abertzale tiroldarren artean [[Anton Gostner]] zegoen. Italiako poliziak 1962an atxilotu eta era basatian torturatu zuen, hil arte. Honek mobilizazio eta protesta handiak sortu zituen Hego-Tirolen.
 
1964an BASek bere lehenengo hilketa egin zuen: Italiako militar bat, [[Bruneck]]-en (Brunico, italieraz). Hurrengo urteetan Italiako beste militar, polizia ("karabinieri") eta finantzari batzuk ere erailak izango dira. Garai honetan hego tiroleko aktibistez gain, Austriako eta Alemaniako [[neonazi]] gutxi batzuk ere erakunde armatuan sartu ziren. 1967an BASek inoizko atentaturik odoltsuena burutu zuen Italiako patrulla bati eraso egin zionean [[Cima Vallona]]n (Porzerscahrte, alemanez): lau karabinieri hil ziren eta beste batek zauri larriak jasan zituen.