Gizon konkortua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{izenburu etzana}} {{Liburu infotaula | izena = Gizon konkortua | irudia = The Adventure of the Crooked Man 04.jpg | irudiaren testua = | izenburu originala = The Adventure of the Crooked Man | izenburua euskaraz = | urtea = 1893 | generoa = Detektibe eleberria | herrialdea = Erresuma Batua | egilea = Arthur Conan Doyle | bilduma = Sherlock Holmesen memoriak | itzultzailea = | itzulpenaren argitaratzailea = | itzulpenaren argitaratze data = | idazlea =...»
(Ez dago alderik)

22:02, 8 urtarrila 2022ko berrikusketa

Gizon konkortua, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the the Crooked Man, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren eta urte berean, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera, Sherlock Holmesen memoriak liburuan argitaratu zen.

Gizon konkortua
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1893)
Argitaratze-data1893
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Crooked Man
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen memoriak

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Holmesek gau bateko azken orduan deitzen dio Watsoni lan egin duen kasu baten berri emateko, eta ikerketaren azken fasearen lekuko izatera gonbidatzeko. James Barclay koronela hilda dago, antza, indarkeriagatik, eta haren emaztea, Nancy, da susmagarri nagusia. Denak harrituta daude koronelaren patuagatik, gehienek beti uste izan dute bera eta Nancy zoriontsuak zirela. Hala ere, koronelak batzuetan depresio sakoneko eta umorezko pasarteak zituela ere nabaritu dute.

Koronela Aldershoteko kanpamentutik kanpoko herri batean bizi zen Nancyrekin. Gau batean, Nancy bere auzokidearekin, Morrison andereñoarekin, atera zen,, elizaren anaidi baten bilera batera, eta handik gutxira itzuli zen. Goizetan gosaltzeko erabiltzen zuten gelara joan zen eta neskameari tea eskatu zion, Nancyrentzat ezohikoa zen zerbait. Emaztea itzuli zela entzun zuenean, koronela goizeko aretoan elkartu zitzaion. Hori izan zen bizirik ikusi zuten azken aldia.

Gela horretako pertsianak altxatuta zeuden eta lorategira ematen zuen kristalezko atea irekita zegoen. Neskameak tea ekarri zuenean, Nancyren eta senarraren arteko liskar bat entzun zuen, baita Nancyk senarrari "David" esan ziola ere. Nancy oso haserre zegoen eta senarra koldarra zela oihuka ari zen. Bat-batean, koronelak garrasi egin zuen, zarata handia entzen zen eta Nancyk garrasi egin zuen. Koronelaren gidaria lorategiko atetik gelan sartu zenean, Nancy zorabiatu egin zela eta koronela bere odoleko putzu batean hilda zegoela ikusi zuen. Halaber, giltza ez zegoela barruko ate itxian aurkitu zuen.

Holmesek uste du kasua ez dela hasieran dirudiena. Holmesek uste du hirugarren pertsona bat sartu zela gelan koronela hil zenean eta horrek giltza eraman zuela. Halaber, ondorioztatu du animaliak gorputz luzea eta hanka motzak zituela eta haragijalea zela, kaiola bat baitzegoen gortinaren ondoan eta txori harrapatzen saiatu zela.

Holmes ziur dago Morrison auzokidea dela misterioaren gakoa. Berak dio ez dakiela ezer auzokoen liskarraren arrazoiaz, baina Holmesek esaten dionean Nancyk jasan dezakeela hilketa-akusazio bat dena kontatzen dio. Bi emakumeek egurrezko kaxa bat zeraman gizon zahar konkortu eta desitxuratu batekin topo egin zuten. Nancyri begiratu eta ezagutu egin zuen. Nancyk Morrison andereñoari aurrera egiteko eskatu zion, gizon horrekin hitz egiteko gai pribatu bat zuelako.

Holmesek badaki inguruan ez dagoela gizon askorik deskribapen horretan, eta laster Henry Wood dela ezagutzen du. Watsonekin joan da hurrengo egunean bere gelara eta dena kontatzen dio. Barclayren erregimentuko sarjentua izan zen, 1857ko Zipaioen matxinadaren garaian. Une hartan ere, bera eta Barclay Nancyren atzetik zebiltzan. Henry ez zegoen deformatuta, aitzitik, oso ederra zen. Erregimentua, besteak beste, Indiako egoeragatik akantonatu zen, eta ura agortu egin zen. Boluntario bat eskatu zen laguntza eskatzeko eta Henryk eskaini zuen bere burua. Barclayk sarjentuak (gero, koronela) biderik seguruena erakutsi zion Henryri. Hala ere, Henry eraso egin zioten eta preso hartu zuten. Izan ere, Barclayk traizio egin zion Nancy berarentzat izateko. Henry behin eta berriz torturatu zuten, eta desitxuratu egin zen. Geroago, esklabo izan zen Nepalen, ihes egin, eta pretidigitadore lan egin zuen. Zahartu zenean, Ingalaterrara itzuli zen. Soldaduak bilatu zituen, ingurunearekin ohituta zegoelako.

Gero, kasualitatez, Nancy ezagutu zuen gau hartan, eta hori harritu egin zen bizirik zegoela jakin zuenean. Gero berari jarraitu zion eta gelan sartu zen, pertsianak igota zeudelako eta kristalezko atea irekita. Barclayk bera ikustean lurrera erori eta kolpe bat hartu zuen buruan su-babeskiaren kontra. Gero Nancyk konortea galdu zuen. Henryren lehen ideia barruko atea irekitzea eta laguntza eskatzea izan zen, eta Nancyren giltza hartu zuen horretarako. Berari hilketa lepora ziezaiokeela konturatu zenean, ihes egitea erabaki zuen, eta Teddy, prestidigitazio-trukoeta erabili zuen mangosta, egurrezko kaxatik ihes egin zuena, harrapatu berriro eta ihes egin zuen. Konturatu gabe giltza eraman zuen.

"David" deitzeari dagokionez, Nancyk senarra eta Bibliako David erregea konparatu zituen. Izan ere, horrek Urias, Betsaberen senarra, gudura bidali zuen bertan hil zedin eta Betsaberekin ezkondu zen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak