Hardware informatikoaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
63. lerroa:
 
Leslie Comriek txartel zulatuen metodoei buruz egindako artikuluetan eta Wallace Eckert-ek 1940an ''Konputazio Zientifikoan'' Txartel Zulatuen Metodoei buruz egindako argitalpenetan, [[Ekuazio diferentzial|ekuazio diferentzialak]] ebazteko, eta biderketa eta zatiketa koma higikorreko irudikapenak erabiliz burutzeko metodoak deskribatu zituzten. Hori guztia txartel zulatuekin eta unitateak erregistratzeko makinekin egina. Makina horiek Bigarren Mundu Gerran erabili ziren kriptografiaren estatistika-prozesamendurako, bai eta administrazio-erabilera ugari emateko ere. [[Columbia Unibertsitatea|Columbiako Unibertsitateko]] Thomas J. Watson [http://www.columbia.edu/acis/history/ Konputazio Astronomikorako Bulegoak] kalkulu astronomikoak egin zituen, konputazioaren garaiko egoera irudikatuz. <ref>{{Erreferentzia|izena=W. J.|abizena=Eckert|izenburua=Punched card methods in scientific computation|argitaletxea=The Thomas J. Watson Astronomical Computing Bureau, Columbia University|abizena2=Thomas J. Watson Astronomical Computing Bureau|izena2=New York|data=1940|url=https://catalog.hathitrust.org/Record/002523225|sartze-data=2022-01-04}}</ref>
 
 
 
Konputazio-instalazio askotan, txartel zulatuak 1970eko hamarkadaren amaiera arte (eta geroago) erabili ziren.
96 ⟶ 94 lerroa:
 
Konputagailu digital modernoek ez bezala, konputagailu analogikoak ez ziren oso malguak, eta eskuz birkonfiguratu behar ziren (hau da, berprogramatu) ataza batetik bestera pasa ahal izateko. Hala ere, konputagailu analogikoek abantaila bat zuten lehenengo konputagailu digitalekin alderatuz gero: arazo konplexuak antzeko portaerak erabiliz konpontzeko erabil zitezkeen, aldiz konputagailu digitalekin egindako lehen saiakerak oso mugatuak izan ziren. Baina konputagailu digitalen abidurak gora egin eta memoria handiagoak erabili ahala (adibidez, [[Random Access Memory|RAM]] edo barne-biltegiratzea), ia erabat ordezkatu zituzten konputagailu analogikoak, eta egun [[Programazio|ordenagailuen programazioa]] edo kodetzea beste giza lanbide bat bezala ezarri da.
 
 
Konputazio analogikoaren gorena Analizatzaile diferentzialarekin iritsi zen. 1876an asmatu zuen James Thomsonek eta H. W. Nieman-ek eta [[Vannevar Bush]]-ek eraiki zuten MITen, 1927an hasita. Gailu horietako dozena bat baino gutxiago eraiki ziren; boteretsuena [[Pennsylvaniako Unibertsitatea|Pensilvaniako Unibertsitateko]] Ingeniaritza Elektrikoko Moore Eskolan eraiki zen, eta han ere [[ENIAC]] eraiki zen. Konputagailu elektroniko digitalek, hala nola ENIAC, makina analogiko gehienen desagertzea eragin zuten. Hala ere, gailu analogiko hibridoak, elektronika digitalaren bidez kontrolatuak, 1950 eta 1960 urteetan erabili ziren, eta aurrerago jarraitu zuten aplikazio espezializatuetan.
108 ⟶ 105 lerroa:
 
Konputazio-makina bat helburu orokorreko ordenagailu bat izan dadin, irakurketa-/idazketa-mekanismo egokiren bat egon behar da, adibidez, zinta zulatua. Moldakorragoa izan dadin, [[Von Neumannen arkitektura|von Neumannen arkitekturak]] memoria bera erabiltzen du programak eta datuak gordetzeko; birtualki, konputagailu garaikide guztiek erabiltzen dute arkitektura hori (edo bere aldaeraren bat). Teorikoki posible den arren konputagailu oso bat mekanikoki garatzea (Babbageren diseinuak erakutsi zuen bezala), elektronikak abiadura ahalbidetu zuen eta, aurrerago, konputagailu modernoen ezaugarri den miniaturizazioa.
 
Bigarren Mundu Gerraren garaian hiru korronte paralelo zeuden konputagailuaren garapenari dagokionez, eta haietako bi alde batera utzi ziren hein handi batean edo nahita ezkutuan mantendu ziren. Lehenbizikoa [[Konrad Zuse|Konrad Zuseren]] alemaniarraren lana izan zen. Bigarrena Colossus ordenagailuaren garapen sekretua izan zen, [[Erresuma Batua|Erresuma Batuan]]. Horietako batek ere ez zuen eragin handirik izan [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] konputazio-proiektuetan. Konputagailua garatzeko hirugarren korrontea, Eckert eta [[Mauchly|Mauchlyren]] [[ENIAC]] eta [[EDVAC]], lxehetasun guztiekin argitaratu zen.
[[Fitxategi:Von_Neumann_architecture.svg|thumb|[[Von Neumannen arkitektura|Von Neumann]] arkitekturaren diseinua, 1947]]
== Lehenbiziko ordenagailu digitalen ezaugarriak ==
224 ⟶ 223 lerroa:
|Bai
|}
 
==Erreferentziak==
{{Erreferentzia_zerrenda}}
[[Kategoria:Informatikaren historia]]