Hardware informatikoaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
54. lerroa:
Nahiz eta diseinua bikaina izan eta bere planak zuzenak edo, behintzat, arazgarriak izan, proiektua atzeratu egin zen hainbat arazoren ondorioz. Babbage gizon zaila zen harekin lan egiteko, eta bere ideiak errespetatzen ez zituen edonorekin eztabaidatzen zuen. Makinaren zati guztiak eskuz egin behar ziren. Milaka zati dituen makina batean, batzuetan, elementu bakoitzeko akats txikiak metatu egin daitezke, eta errore handiak sortzen dira. Hori ekidin ahal izateko, beharrezkoa zen piezak garai hartako tolerantziekin lor zitezkeenak baino askoz zehatzagoak izatea. Piezak eraiki zituen artisauarekin etengabeko gatazkak izan zituen eta, gobernuaren finantziazioa agortu zenean, proiektua amaitu zen.
 
[[Ada Lovelace|Ada Lovelacek]] Luigi Federico Menabrearen "Motor Analitikoaren zirriborroa" (''Sketch of the Analytical Engine'') itzuli eta oharrak gehitu zizkion. Hori da, itxuraz, programazioaren lehen deskribapen argitaratua. Beraz, Ada Lovelace lehen programatzaile informatikotzat hartzen da. <ref>{{Erreferentzia|izena=Leturia Azkarate|abizena=Igor|izenburua=Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari|hizkuntza=eu|data=2018-11-30|url=https://zientzia.eus/artikuluak/ada-lovelace-ordenagailuen-eta-adimen-artifizialar/|aldizkaria=Zientzia.eus|sartze-data=2022-01-04}}</ref><ref>Menabrea, L. F., & Lovelace, A. (1842). Sketch of the analytical engine invented by Charles Babbage.</ref>