TKE Ligako 2021eko denboraldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
15. lerroa:
| hurrengodenboraldia = [[TKE Ligako 2022ko denboraldia|2022]]
}}
'''TKE Ligako 2021eko denboraldia''' [[Eusko Label Liga]]ren hemeretzigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 3an hasi zen [[Coruña]] hiriko uretan eta irailaren 19an bukatu zen [[Portugalete]]n; guztira, 20 estropada jokatu ziren<ref name=Bibliografia1>[https://www.euskolabelliga.com/resultados/index.php?id=eu "Egutegia2021eko egutegia eta Emaitzakemaitzak"]. ''Eusko Label Liga''. 2021.07.05</ref>. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, [[COVID-19 pandemia]]k zenbait estropada baldintzatu baitzituen. [[TKE Ligako 2020ko denboraldia|Aurreko denboraldian]] Eusko Label Ligako garaikurra lehen aldiz irabazi ondoren, [[Itsasoko Ama Arraun Elkartea]]rena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua. Lehian [[Sociedad Deportiva Tirán|Tirán]] elkartu zitzaion, 2020an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen elkartea.
 
Denboraldi honetako txapeldun nagusiak, hain zuzen ere, [[Santurtzi|santurtziarrak]] izan ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel O.|abizena=Iribar|izenburua=Patroia eta hamahiru marinel|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2075/028/001/2021-09-19/patroia-eta-hamahiru-marinel.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-.09-.19}}</ref>. TKE Ligaren historian bigarren aldia izan zen ''Sotera''ko mutilek garaikurra irabazi zutena, biak jarraian gainera; guztira, 217 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8etan8tan garaile izan ziren. Dena den, azken asteburura arte lehia estua izan zen txapeldunordearekin, ''Ama Guadalupekoa'' ontziarekin. [[Hondarribia Arraun Elkartea]]k denboraldiari nahi zuen bukaera eman ez zion arren, 203 puntu eta 4 bandera eskuratu zituen, horien artean [[Zarauzko Ikurrina]] laugarren aldiz jarraian. Ohorezko txanda, bestalde, [[Orio Arraunketa Elkartea|Oriok]] eta [[Kaiarriba Arraun Elkartea|Donostiarrak]] osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Santurtzik 9 bandera eraman zituen herrira, Hondarribiak 4, [[Zierbena Arraun Elkartea|Zierbenak]] 3, eta Donostiarrak eta [[Ondarroa Arraun Elkartea|Ondarroak]] bana. ''Antiguako Ama''ko arraunlariek [[Zierbena]]n irabazitako bandera [[Ondarroa|ondarrutarrek]] lehen mailan irabazi zuten lehenbiziko bandera izan zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Jon Ander|abizena=De la Hoz|izenburua=Ondarroa non, Elu han|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2075/020/001/2021-07-13/ondarroa-non-elu-han.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022.01.03}}</ref>.
 
Bestetik, [[Zarautz Arraun Elkartea|Zarautz]] eta Tirán izan ziren TKE Ligari agur esan zioten elkarteak. Gipuzkoarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 8etan8tan motelenak izan ziren eta 44 puntu baino ez zituzten eskuratu. [[KAE Liga]]ra zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen. Galiziarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 55 puntu lortu ostean. [[TKE_Ligako_2021eko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|Jaitsiera play-offean]], baina, ezin izan ziren [[KAE Ligako 2021eko denboraldia|KAE Ligako]] traineruak ([[Getariako Arraun Elkartea|Getaria]] eta [[Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea|Kaiku]]) baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten.
 
Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria [[Arkaitz Diaz Gorostegi|Arkaitz Diaz]] donostiarrarentzat izan zen. Podiuma [[Gorka Aranberri]]k eta Óscar Hermok osatu zuten.