«Lankide:Aitzolete/Hardware informatikoaren historia»: berrikuspenen arteko aldeak

«Historia del hardware» orriaren itzulpena eginez sortua
Historia del hardware» orriaren itzulpena eginez sortua)
Historia del hardware» orriaren itzulpena eginez sortua)
 
Txartel zulatuak erabiltzen eta merkaturatzen dira oraindik, eta haien neurri bereizgarriak (eta 80 zutaberen edukiera) oraindik ere ezagutu daitezke formulario, erregistro eta programetan.
 
== 1930s-1960s: mahaigaineko kalkulagailuak ==
[[Fitxategi:Curta01.JPG|thumb|Curtako kalkulagailua.]]
1900 inguruan, lehen kalkulagailu mekanikoak, kutxa erregistratzaileak, kontabilitateko makinak eta abar birdiseinatu ziren motor elektrikoak erabili zitzaten, eta engranajeak gehitu zitzaizkien aldagai baten egoeraren irudikapen gisa. 1930. urtetik aurrera, Friden, Marchant Calculator eta Monroe konpainiek idazmahaiko kalkulagailu mekanikoak garatu zituzten, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egin zitzaketenak. "Konputagailu" hitza kalkulagailu horiek kalkulu matematikoak egiteko erabiltzen zituen jendeari esleitutako lan-kargua zen. [[Manhattan Proiektua|Manhattan proiektuan]], gerora [[Nobel Sariak|Nobel]] saridun izango zen [[Richard Feynman]], izan zen giza konputagailuz betetako gela baten gainbegiralea. Haietako gehienak matematikan aritzen ziren emakumeak ziren, eta gerrako kalkuluetara bideratutako [[Ekuazio diferentzial|ekuazio diferentzialak]] ebazten zituzten. Gerraren ondoren, Stanislaw Ulam ospetsua ere presionatu zuten, matematikak hidrogeno-bonbarako hurbilketa konputagarrietara bihurtzeko.
 
1948an, Curta sartu agertu zen. Kalkulagailu mekaniko txiki eta eramangarria zen, piperbeltzezko ehotzeko gailuaren gutxi gorabeherako tamaina zuena. Denborarekin, 1950ean eta 1960an, kalkulagailu mekanikoen hainbat marka agertu ziren merkatuan.
 
Mahaigaineko lehen kalkulagailu guztiz elektronikoa ANITA Mk.VII [[Erresuma Batua|britainiarra]] izan zen, Nixie hodi-pantaila bat eta 177 tiratroi tubo txiki erabiltzen zituena. 1963ko ekainean, Fridenek EC-130 sartu zuen, lau funtziokoa. Diseinu guztiz [[Transistore|transistorizatua]] zuen, 13 digituko kapazitatea 5 hazbeteko (130 mm) [[Izpi katodikozko hodi|CRT]] batean, eta [[Alderantzizko poloniar notazio|alderantzizko poloniar-notazioa]] (RPN) sartu zuen kalkulagailuen merkatuan, $2200 prezioan. EC-132 ereduak [[Erro karratu|erro karratua]] eta alderantzizko funtzioak gehitu zituen. 1965ean, Wang laborategiek LOCI-2 sortu zuten, 10 digituko mahaigaineko kalkulagailu transistorizatua eta [[Logaritmo|logaritmoak]] konputatu zitzakeena.
 
[[Txip|Zirkuitu integratuen]] eta [[Mikroprozesadore|mikroprozesadoreen]] garapenarekin, kalkulagailu handi eta garestien ordez gailu elektroniko txikiagoak agertu ziren.
<nowiki>
[[Kategoria:Informatikaren historia]]</nowiki>
1.878

edits