«Lankide:Aitzolete/Hardware informatikoaren historia»: berrikuspenen arteko aldeak

«Historia del hardware» orriaren itzulpena eginez sortua
Historia del hardware» orriaren itzulpena eginez sortua)
Historia del hardware» orriaren itzulpena eginez sortua)
1835ean, Charles Babbagek bere makina analitikoa deskribatu zuen. Helburu orokorreko ordenagailu programagarri baten plana edo diseinua zen, sarrerarako txartel zulatuak eta energia-iturri gisa [[Lurrun-makina|lurrun-motorra]] erabiliz.
 
Babbageren hasierako ideia zen zulatutako txartelak erabiltzea taula [[Logaritmo|logaritmikoak]] zehaztasun handiz kalkulatu eta inprima zitzakeen makina bat kontrolatzeko (helburu edo zeregin zehatzeko makina, beraz). Hala ere, BabbagerenBabbagek ideia laster garatu zenzuen helburu orokorreko ordenagailu programagarriprogramagarria bateanlortzeko, haren makina analitikoananalitikoa.
 
Makina analitikoak unitate logiko aritmetikoa, baldintzapeko egiturak eta begizta moduko kontrol-fluxua eta memoria integratua izan zituen. Hori dela eta, erabilera orokorreko ordenagailu baten lehen diseinua da, termino modernoetan Turing osoa bezala deskribatuko genukeena. [39][40]
 
Nahiz eta diseinua bikaina izan eta bere planak zuzenak edo, behintzat, arazgarriak izan, proiektua atzeratu egin zen hainbat arazoren ondorioz. Babbage gizon zaila zen harekin lan egiteko, eta bere ideiak errespetatzen ez zituen edonorekin eztabaidatzen zuen. Makinaren zati guztiak eskuz egin behar ziren. Milaka zati dituen makina batean, batzuetan, elementu bakoitzeko akats txikiak metatu egin daitezke, eta errore handiak sortzen dira. Hori ekidin ahal izateko, beharrezkoa zen piezak garai hartako tolerantziekin lor zitezkeenak baino askoz zehatzagoak izatea. Piezak eraiki zituen artisauarekin etengabeko gatazkak izan zituen eta, gobernuaren finantziazioa agortu zenean, proiektua amaitu zen.
 
[[Ada Lovelace|Ada Lovelacek]] Luigi Federico Menabrearen "Motor Analitikoaren zirriborroa" (''Sketch of the Analytical Engine'') itzuli eta oharrak gehitu zizkion. Hori da, itxuraz, programazioaren lehen deskribapen argitaratua. Beraz, Ada Lovelace lehen programatzaile informatikotzat hartzen da. [44] [Erref. ingelesez]
 
 
1890ean, [[Ameriketako Estatu Batuetako Errolda Bulegoa|Estatu Batuetako]] Zentsuaren Bulegoak [[Txartel zulatu|txartel zulatuak]], ordenamendu-makinak eta [[Herman Hollerith]]-ek diseinatutako tabulazio-makinak erabili zituen [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] eraketak ordenatutako hamar urteko zentsuaren datuak kudeatu ahal izateko. Hollerithen konpainia IBMren gune bihurtu zen. IBMk txartel zulatuaren teknologia negozio-datuak prozesatzeko tresna ahaltsu batean bihurtu zuen, eta tabulatzeko makina espezializatu ezberdinak atera zituen. 1950ean, IBM txartela industrian eta gobernuan kokatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ondorengo garairako lelo bihurtu zen zirkulaziorako aurreikusitako txartel gehienetan (txekeetan, adibidez) "ez tolestu, ez zulatu eta ez ebaki" ohartarazpen inprimatua.<ref>{{Cite web|izena=Steve|abizena=Lubar|urtea=1991|izenburua="Do not fold, spindle or mutilate": A cultural history of the punched card|url=http://ccat.sas.upenn.edu/slubar/fsm.html|accessdate=31 de octubre de 2006}}</ref>
 
Babbageren urratsei jarraituz, aurreko lan horren berririk ez zuen arren, [[Percy Ludgate]] [[Dublin|Dublingo]] kontulariak ([[Irlandako Errepublika|Irlanda]]) konputagailu mekaniko programagarri bat diseinatu zuen bere aldetik, 1909an argitaratutako lan batean deskribatu zuena.
 
Leslie Comriek txartel zulatuen metodoei buruz egindako artikuluetan eta Wallace Eckert-ek 1940an ''Konputazio Zientifikoan'' Txartel Zulatuen Metodoei buruz egindako argitalpenetan, [[Ekuazio diferentzial|ekuazio diferentzialak]] ebazteko, eta biderketa eta zatiketa koma higikorreko irudikapenak erabiliz burutzeko metodoak deskribatu zituzten. Hori guztia txartel zulatuekin eta unitateak erregistratzeko makinekin egina. Makina horiek Bigarren Mundu Gerran erabili ziren kriptografiaren estatistika-prozesamendurako, bai eta administrazio-erabilera ugari emateko ere. [[Columbia Unibertsitatea|Columbiako Unibertsitateko]] Thomas J. Watson [http://www.columbia.edu/acis/history/ Konputazio Astronomikorako Bulegoak] kalkulu astronomikoak egin zituen, konputazioaren garaiko egoera irudikatuz. [31][32]
 
 
Konputazio-instalazio askotan, txartel zulatuak 1970eko hamarkadaren amaiera arte (eta geroago) erabili ziren.
 
Adibidez, mundu osoko unibertsitateetan, zientzia- eta ingeniaritza-ikasleek beren programazio-atazak tokiko konputazio-zentrora bidali behar zituzten txartel pila baten bidez, programa-lerro bakoitzeko txartel bat erabiliz, eta, orduan, zain egon behar izaten zuten programa prozesatzeko, konpilatzeko eta exekutatzeko prest egon arte.
 
Emaitza inprimatzeko zain, eskatu duenaren identifikazioarekin markatuta, konputazio-zentrotik kanpoko irteera-erretilu batean jartzen zen. Kasu askotan, emaitza horiek programaren sintaxiari eta abarri buruzko errore-mezuen zerrenda baino ez ziren izaten, eta beste edizio-konpilazio-exekuzio ziklo bat behar izaten zen.
 
Txartel zulatuak erabiltzen eta merkaturatzen dira oraindik, eta haien neurri bereizgarriak (eta 80 zutaberen edukiera) oraindik ere ezagutu daitezke formulario, erregistro eta programetan.
<nowiki>
[[Kategoria:Informatikaren historia]]</nowiki>
1.878

edits