«KAE Ligako 2021eko denboraldia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
tNo edit summary
| hurrengodenboraldia = [[KAE Ligako 2022ko denboraldia|2022]]
}}
'''KAE Ligako 2021eko denboraldia''' [[KAE Liga]] arraun lehiaketaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Bi mailako txapelketak ekainaren 19n hasi ziren [[Pasaia]]n, eta abuztuaren 21ean (bigarren maila) eta 22an (lehen maila) bukatu ziren [[Hondarribia|Hondarribiko]] eta [[Bilbo]]ko uretan hurrenez hurren; guztira, 27 estropada jokatu ziren<ref name=Bibliografia1>[http://www.liga-arc.com/eu/calendario "Egutegia"]. ''Kantauriko Arraun Elkarteko Liga''. 2021.06.26</ref>. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, [[COVID-19 pandemia]]k zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, lehenengo mailan lau ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. [[KAE Ligako 2020ko denboraldia|Aurreko denboraldian]] [[TKE Liga]]n arraun egiteko aukera galdu ostean, [[Sociedad Deportiva de Remo Pedreña|Pedreña]] eta [[Sanpedrotarra Arraun Elkartea|San Pedro]] elkarteak [[TKE_Ligako_2021eko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|igoera play-offa]] jokatzeko txartela lortzen saiatu ziren berriro. Lehian lehen mailatik jaitsitako [[Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea|Kaiku]] eta [[KAE_Liga#KAE_2_maila|KAE 2 mailatik]] igotako [[Sociedad Deportiva de Remo Castreña|Castro]] eta [[Lapurdiko Arraun Taldea|Lapurdi]] elkartu zitzaizkionzitzaizkien<ref name=Bibliografia2>[https://www.liga-arc.com/eu/resultados/2020 "2020ko emaitzak"], ''Kantauriko Arraun Elkarteko Liga''. 2022.01.02</ref>. Guztira, 23 ontzi aritu ziren txapelketan, 13 lehen mailan eta 10 bigarrenean<ref name=Bibliografia2Bibliografia3>[http://www.liga-arc.com/eu/clubes "Elkarteak 2021"]. ''Kantauriko Arraun Elkarteko Liga''. 2021.06.26</ref>.
 
Denboraldi honetako txapeldun nagusia [[Getariako Arraun Elkartea]] izan zen. Guztira, 11,53 puntuko batezbestekoa eta 5 bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, horietatik 2 beraien herriko estropadetan. Txapeldunordea, berriz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea izan zen. Bizkaitarrek lehiaketaren bigarren zati paregabea egin zuten [[Jose Luis Korta]] entrenatzailearekin<ref>[https://www.berria.eus/paperekoa/5002051/031/002/2021-07-23/jose-luis-korta-kaikura-itzuli-da-taldeari-laguntzera.htm "Jose Luis Korta Kaikura itzuli da taldeari laguntzera"]. ''Berria''. 2022.01.02</ref>, eta 6 bandera eta 11,13 puntuko batezbestekoa lortu zuten. Bi ontziak, gainera, azkarrenak izan ziren irailaren 18an eta 19an jokatu zen [[TKE Ligako 2021eko denboraldia#Jaitsiera/Igoera play-offa|igoera play-offean]] eta hurrengo denboraldian lehen mailan arituko dira<ref name=Bibliografia4>[https://www.eitb.eus/eu/kirolak/arrauna/osoa/8324569/2021ko-eusko-label-eta-euskotren-ligetako-playoffako-emaitzak/ "Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan"]. ''Eitb.eus''. 2022.01.02</ref>. Bestetik, ohorezko txanda Pedreñak eta San Pedrok osatu zuten; kantabriarrek 2 bandera eskuratu zituzten, sanpedrotarrek 1, eta seigarren egin zuen [[Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea|San Juanek]] beste 1<ref name=Bibliografia5>[https://www.liga-arc.com/eu/resultados/2021 "2021eko emaitzak"]. ''Kantauriko Arraun Elkarteko Liga''. 2022.01.02</ref>.
 
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Lapurdik (2,29 puntu) eta [[Sociedad Deportiva de Remo Astillero|Astillerok]] (2,67) maila galdu zuten. Lapurtarrak ligako motelenak izan ziren eta lortutako emaitza onenak bi 10. postu baino ez ziren izan. Kantabriarrek, aldiz, beherakada handia izan zuten denboraldiaren amaieran eta 15 estropadetatik 7etan7tan azken postuan gelditu ziren<ref name=Bibliografia5/>.
 
Azkenik, bigarren mailari dagokionez, [[Busturialdea Arraun Elkartea]]k nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da [[Hondarribia Arraun Elkartea|Hondarribiako]] [[Hondarribia_Arraun_Elkartea#Hondarribia_B|bigarren ontziarekin]] batera<ref name=Bibliografia5/>.
 
== Lehenengo maila ==
11.185

edits