Ander Manterola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Idazlanak: atlasen atalak
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ander Manterola Aldekoa''' ([[Zeanuri]], [[Bizkaia]], [[1934]]ko [[maiatzaren 23]]a) [[euskal]] [[etnografia|etnografo]] eta [[antropologia|antropologo]], irakasle eta apaiza bat da. [[Labayru institutua|Labayru institutuare]] eta [[Etniker]] erakundearen sortzailea izan zen, baita Labayruko zuzendaria ere. [[Euskaltzainen zerrenda|Ohorezko euskaltzaina]] ere bada, 2002ko azaroaren 29an izendatua.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=|abizena=|izenburua=Manterola Aldekoa, Ander|hizkuntza=eu|url=https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/ohorezkoak/4677-ander-manterola-aldekoa|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
 
Humanitateen lehen hiru urteak (1945-1948) ikasi zituen [[Arteaga|Arteagako]] Seminario Txikian; gero, Filosofia eta Teologiakoa Gasteizko Seminarioan (1945-1956) eta Deriokoan (1956-57). 1957an apaiza ordenatu zuten 1eta hainbat parrokiatan apaiz gisa aritu zen gero: [[Laukariz]]-[[Mungia]] ([[1957]]), [[Bilbo|Bilboko]] San Rafael (1957-58), [[Zamudio]] (1958-64) eta [[Durango|Durangoko]] Uribarriko Andra Mari (1964-67). Apaiz ordenatu berria zela, Derioko Seminario Txikiko irakasle izendatu zuten (1957-1964). Herri-Gaztediko (Ekintza Katolikoko gazteen mugimendua) Elizbarrutiko Kontsiliario izan zen 1961 eta 1966 bitartean. Antropologia-ikasketak egin zituen [[Lovainako Unibertsitate Katolikoa|Lovainako Unibertsitate Katolikoan]] (1967-69). 1968an, Bilboko Elizbarrutiak izendatu zuen, Seminario Nagusiko Mandataria, eta sei urtez izan zuen ardura hori (1968-1974). Geroago mintegi horrekin zelanbaiteko lotura mantendu du, eta oraindik ere haren liburutegiko zuzendaria da. 1969an eta 1970ean, Udako Euskal Ikastaroa (Euskal Hizkuntza eta Literaturari buruzko Udako Ikastaroa) planifikatu eta antolatu zuen; eta, bestetik, Labayru Euskal Biblioteka, Derioko euskal gaiei buruzko liburutegia. Liburutegi hori handituz joan zen 1977an Labayru Institutuan sartu zen arte. Derioko Seminarioko eraikin berean jaio zen Labayru, eta haren sortzailea eta zuzendaria izan zen. Derion Elizbarrutiko Irakasle Eskolako Euskara Departamentuko zuzendaria izan zen, baita Kultura-Antropologiako irakaslea ere(1974-79). "Traditions populaires et prehistoire" ikastaroan parte hartu zuen [[Paris|Parisko]] [[Ecole des Hautes Etudes, André Varagnac]] (1979-80) lanean. Kultura-Antropologiako ikastaroak eman ditu Gasteizko Teologia Fakultatean (1983-84, 1986-87) eta Bilboko Teologia Institutuan (1985).<ref>{{Erreferentzia|izena=Juan José|abizena=Galdós López de Laño|izenburua=Manterola Aldecoa, Ander - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/manterola-aldecoa-ander/ar-91768/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
 
== IdazlanakArgitalpenak ==
[[Etniker-Bizkaia]] aldizkaria zuzentzeaz gain, [[Eusko Folklorearen Urtekaria|Eusko Folklorearen Urtekariaren]] eta [[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria|Euskal Ikaskuntenen Nazioarteko Aldizkariaren]] (RIEV) erredakzio-batzordeko kidea da, baita ''Euskal Etnia'' ere (1984). Bere argitalpenen artean, aipatzekoak dira metodo etnografikoari eta Jose Migel Barandiaranen ekarpenari buruzko artikuluak, baita ipuinak eta kondairak, haurrentzako jolasak eta kantak, herri-erlijioa, industria tradizionalak, etxea edo euskara ere. Bere jaioterrian (Zeanuri) ikertu zituen gai horietako asko.
Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu:
 
Etniker-Bizkaia, Eusko Folklorearen urtekaria, Euskaldunak, Eusko Ikaskuntzaren Koadernoak eta abar argitaratu ditu. Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu:
* [[Euskaldunak]] [elkarlanean] ([[1978]]-[[1988]])
 
* [[Euskaldunak]] bilduma [elkarlanean] ([[1978]]-[[1988]]). Bildumaren egile eta zuzendari gisa parte hartu zuen.
* ''[[Euskalerriko atlas etnografikoa]]'' [zuzendaria, elkarlanean] ([[1990]]-[[2011]]). Etxeko Elikadura (1990ean argitaratua, berrarg. 1999); Haur-jolasak (1993); Hileta-errituak (1995); Jaiotzaren errituak ezkontzan (1998); Abeltzaintza eta artzaintza (2000); Herri-medikuntza (2004); Etxea eta Familia (2008rako aurreikusitako argitalpena); Herri-janzkera; Nekazaritza, Arrantza eta Nabigazioa; Artisautza eta Lanbideak.
* ''[[Zeanuritik Euskal Herrira]]'' ([[2015]]).<ref>{{Erreferentzia|izena=Ander|abizena=Manterola|izenburua=Zeanuritik Euskal Herrira|argitaletxea=Labayru Fundazioa|data=2015|url=https://www.worldcat.org/oclc/927290885|isbn=978-84-92599-54-7|pmc=927290885|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
*''[[Justo M. Mokoroa : biografia, lanak, usteak : Derioko XXI. Udako Euskal Ikastaroan eginiko gorazarrea, 1990-VII-13]]. [[Adolfo Arejita|Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria]], [[Ander Manterola|Ander Manterola Aldekoa]], [[Justo Mokoroa|Justo Mª Mokoroa Muxika]] (1901-1990), [[Manu Oñatibia]], [[Juan Maria Uriarte|Juan Mari Uriarte]], [[Antonio Zavala|Antonio Zabala Etxeberria]] (1928-2009).'' Labayru Ikastegia 1990-<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Justo M. Mokoroa : biografia, lanak, usteak : Derioko XXI. Udako Euskal Ikastaroan eginiko gorazarrea, 1990-VII-13|argitaletxea=Labayru Ikastegia|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/434546803|isbn=84-86833-27-2|pmc=434546803|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
*[[Gabriel Manterola|''Gabirel Manterola'']] ''(1890-1977).'' Bidegileak (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.(2005) [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/84-457-2377-4|84-457-2377-4]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Ander|abizena=Manterola|izenburua=Gabirel Manterola (1890-1977)|argitaletxea=Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/796367690|edizioa=1. [argit.]|isbn=84-457-2377-4|pmc=796367690|sartze-data=2021-12-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Ander|abizena=Manterola Aldekoa|izenburua=Gabirel Manterola: (1890-1977)|argitaletxea=BIDEGILEAK|hizkuntza=eu|data=2005|url=https://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/gabirel-manterola-1890-1977|isbn=978-84-457-2377-7|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
*Gurutzi Arregirekin batera, ''[[Jose Migel Barandiaranen bizitza eta lana (1889-1991) (2003)]]'' idatzi zuen, Jose Migel Barandiaran Fundazioak argitaratzen duen Sara Bildumako 1. zenbakian. Bilduma horren barruan, bi liburukitan berrargitaratu dituzte Eusko Folkloreren orriak, 1921 eta 1975 artean Jose Migel Barandiaranek eta haren laguntzaileek argitaratutako 211 zenbakiak.
 
== Sariak eta errekonozimenduak ==
 
* [[2002]]: "Bizkaitar Argia / Ilustre de Bizkaia" titulua eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak.
* 2002: [[Euskaltzainen zerrenda|Ohorezko euskaltzaina]].<ref name=":0" />
* 1983: Barandiaran Beka lortu zuten ikertzaileen taldeko kide izan zen. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa argitaratu zuten 1988an.
 
== Erreferentziak ==