Teogonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
4. lerroa:
== Edukia ==
Bertan, [[kosmos]]aren sorrera eta [[greziar mitologia]]ko jainkoen leinua kontatzen da, ordura arte, ahoz aho soilik hedatua. Lehen pertsonan idatzia, Hesiodok, munduan, funtsezko mailen arabera pentsatzeko zuen grina islatzen du. [[Epika grekolatindar]]reko funtsezko lanetako bat da.
 
Idazlanaren ardatza jainkoen segida bortitz baten inguruan antolatzen da eta [[Zeus]]<nowiki/>en garaipenarekin amaitzen. Ardatz honen inguruan mitoak eta genealogiak gehitzen ditu. Hesiodoren mitoek ekialdeko beste kontakizun batzuekiko harremanak dituzte, [[Egeo]] inguruan bat egin zuten zibilizazio ezberdinen ondorioa ziurrenik.
 
Hesiodoren '''''Teogonia'''''k jatorri hirukoitza du. Batetik, beoziarrek orduan ere mantentzen zuten fedea eta Hesiodok ezagutzen zituen beste tradizio batzuk; bestetik, Homeroren jainkoen mundua; eta, azkenik, Hesiodo beraren baliabideak.
 
'''''Teogonia'''''ren kontakizuna laburbilduz, honako eskema aurki daiteke<ref>{{erreferentzia|izena=Adelaida eta María Ángeles|abizena=Martín Sánchez|urtea=1986|izenburua=HESIODO, Teogonía, Trabajos y días, Escudo, Certamen|argitaletxea=Alianza}}</ref>:
 
a)   Hitzaurrea: [[Musa|Musak]] aurkezten ditu eta haien kantuen hartzaileen zerrenda, ondoren Musak laudatzeko eta haiei laguntza eskatzeko.
 
b)  [[Kosmogonia]]: hasieran [[Kaos (mitologia)|Kaos]]<nowiki/>a zen, eta haren gainean [[Gea|Lur]]<nowiki/>ra etzan zen, gainontzeko izakien egonleku. [[Eros]] indar sortzailea dugu.
 
c)   Jainkoen lehen belaunaldia: Gea eta Uranoren seme-alabak.
 
d)  Jainkoen bigarren belaunaldia: [[Gau|Gaua]]<nowiki/>ren, [[Eris (mitologia)|Eris]]<nowiki/>en eta [[Gea|Lur]]<nowiki/>ra eta [[Ponto]]<nowiki/>ren  seme-alabak.
 
e)   Jainkoen hirugarren belaunaldia: [[Ponto]]<nowiki/>ren seme-alaben ondorengoak, [[Urano]]<nowiki/>ren seme-alaben ondorengoak.
 
f)   Zeusek boterea hartzen du: [[Titanomakia]] kontatzen da.
 
g)  Jainkoen laugarren belaunaldia: Zeusen boterea sendotzen da bere seme-alaben bitartez.
 
h)  Heroien katalogoa.
 
i)    Emakume heroien katalogoaren hitzaurrea.
 
Teogoniak, Hesiodoren ondorengo lana funtsatzeko balio izan zuen, moralistagoa eta eguneroko bizitzarako gida praktiko bat bezala diseinatua, non lanaren jainkotiar justifikazioa azaltzen duen, jainkotiarra, errealitatearen sortzaile bezala ulertzen den testuinguru batean, baina soilik, bere presentzia eta errealitatea, egunero, munduko gertaeretan ziurtatzen diren heinean.