Euskal Dantzarien Biltzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: XX. mendearen lehen herenean dantza tradizionalak, Euzko Alderdi Jeltzalearen gune sozial diren Batzokien bitartez, indar berri bat hartzen du, eta beraien gerizara ia Euskal Herr...
 
No edit summary
1. lerroa:
 
 
XX. mendearen lehen herenean dantza tradizionalak, Euzko Alderdi Jeltzalearen gune sozial diren Batzokien bitartez, indar berri bat hartzen du, eta beraien gerizara ia Euskal Herriko hiri garrantzitsu denetan dantza taldeak sortzen dira, euren arteko topaketa eta agerketa handiak antolatuz eta ezpatadantzarien federakunde bat ere sortuz.
[[Irudi:http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com/images/ezpatadantzariamendehasiera.gif]]
 
1.936ko Guda Zibilaren ondoren, Francisco Franco generalakdiktadoreak zuzendutako erregimen politiko berriak bizitza kulturalaren parte handi bat jazartzen du agerraldi folklorikoak desagertaraziz, folklorea talde landatar bakan batzuen esku geratzen delarik.
 
Baina 40. hamarkadak nahiko igaroa behar du egon berriz talde hiritarrak sortzen has daitezen, eta dagoeneko 50. hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (Iruña), Goizaldi (Donosita), edo Dindirri (Bilbo) bezalako taldeek nolabaiteko garrantzia hartzen dute, prestaketa teknikoa eta errepertorio zabala tarteko.