Zizahori: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Artikulua osatzen
17. lerroa:
''ziza hori;
''ziza gorri.
 
== Deskribapena ==
Ziza hori ( saltsa-perretxiku Oñatin). Onddo beltzaren ondoren gehien ezagutzen den onddoa da.
 
Barietate asko ditu.
 
Latinoxanthus: Plegu-horriak gris-moreak eta kapela horia.
 
Amathystius: Plegu-orriak horiak ezkata moreekin.
 
Bicolor: Plegu-orriak horixkak eta kapela zuria.
 
Albidus: Dena zurixka.
 
Neglectus: Hori zurbila tindu berdexkekin eta oso mehea.
 
Umbrinus: Kolore horixka ilunekoa.
 
Kapela: 3 eta 4 zm. Arteko diametroa. Haragitsua, sendoa, leuna, lehenik ganbila, gero deprimitua, apur bat hondoratua, ertza kiribildua, bihurgunetsua eta gingilduna (lobulado). Kolorea horia, arrautza gorringoarena edo hori laranja.
 
Orriak: Hori bizia, plegu formakoak, batzuk urkilatuak, eta oso dekurrenteak.
 
Hanka: Betea, ilegabea, orrien kolore berekoa, 3 – 7 x 0,7-2 zm-koa.
 
Haragia: Irmoa,zurixka edo horixka, fruta-usain atseginekoa eta zapore gozokoa.<ref>{{erreferentzia|abizena=Bon,Marcel|urtea=1988|izenburua=Guia de Campo de los hongos de Europa|argitaletxea=Ediciones Omega, S. A. Barcelona|orrialdea=306|ISBN=282-0865-4|hizkuntza=Es}}</ref>
 
== Sasoia eta lekua ==
Udaren hasieratik udazkenera arte, batez ere hosto erorkorren basoetan, baina koniferen artean ere irtetzen du.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cetto, Bruno|urtea=1987|izenburua=Guia de los hongos de Europa|argitaletxea=Ediciones Omega, S. A. Barcelona|orrialdea=447|ISBN=84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)|hizkuntza=Es}}</ref>
 
== Jangarritasuna ==
Ona, oso bilatua bere identifikazio eta kotserbazio errazagatik, harietan sartu eta lehortu daitezke, ondoren gisatuetan goarnizio gisa erabiltzeko eta erreak ere bai.<ref>{{erreferentzia|abizena=Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo|urtea=1987|izenburua=Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color|argitaletxea=Iberduero|orrialdea=540|ISBN=84-404-0530-8|hizkuntza=Es}}</ref>
 
== Nahasmen arriskua ==
Hygrophorosis aurantiaca-rekin nahas daiteke, baina hau laranja kolorekoa da eta bere oina meheagoa da. Beste nahaste bat, eta oraingoan arriskutsuagoa izan liteke, Clitocybe olearia-rekin da; toxikoa da, eta arazo gastrointestinal handiak eragiten ditu. Tamaina handiagoa eta benetako orriak ditu, laranja kolorekoa da, eta enbor edo sustrietan irtetzen du. Betik taldeka eta oinak oinarrian elkartuta.<ref>{{erreferentzia|abizena=Lotina, Roberto|urtea=1985|izenburua=Mil setas ibericas|argitaletxea=Diputacion foral de vizcaya|orrialdea=361|ISBN=84-505-1806-7|hizkuntza=Es}}</ref>
 
== Etimologia ==
Cantharellus, grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Cibarius, latinetik dator, cibus-etik, janaria, elikadura, bere jangarritasun bikainagatik.
 
== Erreferentziak ==