Jonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Historia ==
Elezaharraren arabera, joniarrek sortutako hamabi hiri zeuden: [[Samos]], [[Kios]], [[Mileto]], [[Efeso]], [[Kolofon]], [[Miunte]], [[Priene]], [[Lebedos]], [[Teos]], [[Klazomene]], [[Eritrea (Jonia)|Eritrea]] eta [[Fozea]]. [[Eolia]]r jatorriko [[Esmirna]] hiria ere talde horretan sartu zen. Libreak ziren hiriak, baina erlijio loturarik zuten, eta [[Liga Jonikoa]] delakoa osatzen duten. [[Panionion]] izeneko santutegian biltzen zen urteoro liga hori.
 
Aberatsak ziren joniarrak, eta arte ederrak lantzen aitzindari izan ziren. Filosofiaren, zientziaren eta historiaren sorlekua eta olerkari askoren jaioterria izan zen. K.a. 560. urtean, [[Kreso]]ren mende geratu zen Jonia. K.a. 500-499an lortu zuen [[Akemenestar Inperioa|persiarrengandiko]] askatasuna, baina berriro galdu zuen K.a. 494an. [[Atenas]]en mende geratu zen ondoren. [[Peloponesoko Gerra]]z geroztik, aske izan ziren Joniako herriak, [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] menderatu artean. [[Bizantziar Inperioa]] desegin zenean, [[Otomandar Inperioa|Turkiaren]] mende gelditu ziren.