Elikagaien industria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
Elikagaien industria mundu mailako negozio sare konplexu eta globala da, munduko biztanleriak kontsumitutako elikagai gehienak hornitzen dituena. Gaur egun elikagai-industria oso dibertsifikatua dago, industria txiki-handi, tradizional eta familiarrak barneratzen dituelarik. Hau dena, industria prozesu handi, kapitalista eta mekanizatuago batera doalarik. Hala eta guztiz ere, gaur egun elikagai industria asko tokiko nekazaritza, produktu edo arrantzaren mende daude ia osorik.
 
= 2 Elikagai-prozesamendua =
Elikagaien prozesamendua dagoen elikagai kopurua bezain anitza da. Elikagai bakoitzak bere prozesamendua du, eta prozeduren kantitatea edo konplexutasuna aldatu egiten da elikagai motaren arabera. Normalean, elikagaien prozesamendua prozesuko flujogrametan diagramatzen da, eta horien kontrola kalitatea ziurtatzeko sistemen mende dago.
 
32. lerroa:
* Just in time metodoa: ekoizpen-metodo hau jatetxeetan erabiltzen da batez ere. Produktuaren osagai guztiak enpresan daude eskuragarri, eta bezeroak aukeratzen du zer nahi duen produktuan. Ondoren, sukalde batean edo eroslearen aurrean prestatzen da, urdaitegi, pizzeria eta sushi tabernetan bezala.
 
= 3.Historia =
 
== 1. TRANTSIZIOA, NOMADETATIK SEDENTARIOETARA ==
89. lerroa:
* Elikadura-kulturari dagokionez, aldaketa horien ondorioz, mendebaldeko dietan prozesatutako eta ultraprozesatutako produktuak lehenetsi ziren, fast-food fenomenoa agertu zen, ingurune obesogenikoarekin oso lotuta, eta laborategiko osagaiak garatu ziren, hala nola edulkoratzaile artifizialak.
 
= 4 Kritikak =
Liburu, film, telebista eta webgune askok elikagaien industria erakusten eta kritikatzen dute. Hona hemen adibide batzuk:
 
102. lerroa:
* La Jungla (Upton Sinclair-en 1906ko eleberria, XX. mendearen hasieran haragia paketatzeko industria estatubatuarrean osasunaren urraketak eta praktika osasungaitzak azaldu zituena, egunkari sozialista batentzat egin zuen ikerketa batean oinarrituta)
 
= 5.Banaketa-katea =
Munduko karga-sare zabal batek industriaren zati ugariak lotzen ditu. Horien artean daude hornitzaileak, fabrikatzaileak, biltegizainak, txikizkariak eta azken kontsumitzaileak. Elikagai freskoen handizkako merkatuek garrantzia galdu dute garapen-bidean dauden herrialdeetan, Latinoamerika eta Asiako herrialde batzuetan adibidez. Honela, supermerkatuen hazkundearen ondorioz, zuzenean nekazariengandik edo lehentasunezko hornitzaileen bidez hornitzen dira, hau dena  merkatuetatik pasa gabe.
 
Banaketa-zentroetatik dendetara bitarteko produktuen etengabeko fluxua funtsezkoa bilakatzen  da elikagaien industriaren eragiketetan. Materialak manipulatzeko sistema bat ezartzean neurri egokiak hartzen badira, banaketa-zentroek modu eraginkorragoan funtzionatzen dute, errendimendua handitu daiteke, kostuak murriztu daitezke eta eskulana hobeto aprobetxatu daiteke biltegi batean.
 
= 6. Elikagai-industrien teknologiak =
Gaur egungo, elikagaien ekoizpen modernoa teknologia sofistikatuek definitzen dute, honen barruan azpitalde asko aurkitzen direlarik. Nekazaritzako makineriak, jatorrian traktorea buru zuela, ia giza eskulana ezabatu du ekoizpenaren arlo askotan. Bestalde, bioteknologia aldaketa asko bultzatzen ari da, nekazaritzako produktu kimikoetan, landareen hazkuntzan eta elikagaien prozesamenduan, besteak beste. Elikadura industrian, beste teknologia mota askok ere esku hartzen dute, eta zaila da elikagaien industrian eragin zuzenik ez duen arlo teknologiko bat aurkitzea. Beste arlo batzuetan bezala, teknologia informatikoa ere indar zentrala da industria honetan.
 
= 7. Marketin =
Kontsumitzaileak elikagaien ekoizpenetik gero eta gehiago urruntzen diren heinean, produktuen sorkuntzak, publizitateak eta propagandak hartzen hari diren pisua ikaragarria izaten hari da. Informazio-tresna nagusi bilakatuz, elikagaien esparruan. Janari prozesatua kategoria nagusitzat hartuta, merkaturatzaileek ia amaigabeko aukerak dituzte produktuak sortzeko eta hauek merkaturatzeko. Honen adibide garbia da, telebistan haurrei iragartzen zaizkien elikagaien % 73 janari azkarrak edo aurrez prestatutakoak direla. Sekulako influentzia edukiz hauen eguneroko nahietan.