Lupo II.a: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Bizitza: euskara zuzendu pixka bat |
t →Bizitza: euskara argitu edo zuzendu |
||
7. lerroa:
Karlomagnok ez zuen onartu Hunaldo Baskonian babes zedin. [[Fronsac (Garona Garaia)|Fronsac-eko]] gaztelua eraikiarazi eta, bere gudaroste boteretsuaren buru, [[Garona]] ibaia zeharkatu zuen. Ondoren, mandatariak bidali zizkion Lupo II.ari, iheslaria haren esku utz zezan eskatuz. Hori egin ezean, Baskonian bertaratuko zela mehatxu egin zion. Lupo II.ak, egoera galdutzat joz eta zuhurtziaz jokatuz, Hunaldo eta honen emaztea Karlomagnoren esku utzi zituen. Horrezaz gainera, frankoen menpeko jarri zituen, bai bere burua, bai bere herrialdea. Era horretan, Karlomagno Baskoniaren jabe bilakatu zen, bere jabegoak, [[Pirinioak]] barne, Ebro ibairaino hedatuz (...usque ad Hiberum amnen...)<ref name="auñ"/>.
Dirudienez, [[Pirinio]]z hegoaldeko [[baskoi]]ek ez zuten ontzat jo frankoen aitzinean amore eman izana. Karlomagno, berriz, deliberaturik zegoen erresumaren muga Ebroraino eramatera, eta bazter haietako buruzagi [[musulman]]ekin akordioak egin ere, egin zituen<ref name="auñ"/>. [[778]]ko udaberrian, haren gudarostea, bi ostetan banatua, Pirinioen bi muturretatik barrena sartu zen [[Iberiar penintsula]]n. Bata, [[Septimania]]tik barrena, [[Bartzelona]], [[Lleida]] eta [[Huesca]] Karlomagnoren izenean beretu ondoren, [[Zaragoza]]raino iritsi zen. Bestea, Karlomagnoren gidaritzapean, [[Iruñea|Iruñe]]tik iragan eta Zaragozaraino iritsi zen batere eragozpenik gabe. Itzuleran, Pirinioetako nonbaiteko mugan, ''in ipso Pirinei iugo''
{{genealogia}}
|