Iraeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
}}
'''Iraeta''' [[Zestoa]]ko auzoa da, [[Aizarnazabal]]erako bidean dagoena, [[Urola]] ibaiak sortutako meandro zabal eta emankor batean. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera, auzoak 173 biztanle ditu.
 
== Ingurua ==
Iraeta meandro zabal batean finkaturik dago (normalean Sabea izenez ezaguna), Gipuzkoan bakan gertatzen den gorabehera geografiko batean alegia, Urola ibaiak eragindakoa. Bertoko emankortasuna dela eta lautada hau laborantzako erabilerarako aprobetxatu da, sega-belardiak konbinatzen direlarik baratzako lur-zati, bazka-labore, eta abarrek sortutako mosaikoarekin. Urolako urbazterretan landaredi autoktonoa aurki dezakegu, hots, haltzadia (haltza, lizarra), zenbait tokitan zurzuri eta alboen birpopulaketek ordezkatu badute ere.<ref>https://web.archive.org/web/20081011103812/http://www.zestoa.net/iraetairaeta.php</ref>
 
== Historia ==
Iraeta egungo auzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da. Iraetan ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu; bai ordea XIX. mendeko etxetzar bat,jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua. Alde honetan bertan Santa Ines Baseliza topatzen dugu, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa. Eta Iraeta bera ere, etxe ilera bikoitz bat fatxada homogeneo eta teilatu bakar banaz jarraitua, esparru gipuzkoarrean multzo paregabe eta ez-ohiko bat osatuz.
 
Historikoki inguruak aldaketa historikoen arabera bere industria moldatu du. [[Burdinola]]k, [[fanderia]], zementu egiteko instalazioak... Industria horien aztarna asko daude auzoan, asko eta asko, ikertu gabe. Auzoaren egiturak berak industria historia hori adierazten du.<ref>https://avpiop.com/es/patrimonio/colonia_de_la_fanderia_de_iraeta/78</ref>
31 ⟶ 34 lerroa:
== Ondasun nabarmenak ==
* [[Santa Ines baseliza (Iraeta)|Santa Ines baseliza]].
* Koloniaren etxeak: etxe ilera bikoitz bat fatxada homogeneo eta teilatu bakar banaz jarraitua da, esparru gipuzkoarrean multzo paregabe eta ez-ohiko bat osatzen duena.
* Koloniaren etxeak.
* Administratzailearen etxea.
* Latsagia.