«Pneumatiko»: berrikuspenen arteko aldeak

8.866 bytes added ,  Duela 11 hilabete
Pneumatiko artikulua osatu.
t (Autoritate kontrola jartzea)
(Pneumatiko artikulua osatu.)
{{argitzeko|ibilgailuen osagaiari|Pneumatiko (argipena)}}
[[Fitxategi:Tire scheme.svg|alt=|thumb|266x266px|Ganberarik gabeko pneumatiko baten egitura: 1. luzetara jarritako altzairuzko hariak2. egitura erradiala 3. burdin haria 4. haguna 5. erroldatze-banda 6. saihetsa 7. orpoa]]
'''Pneumatiko''' bat [[kautxu|kautxuzko]] pieza [[toru|toroidala]] da eta hainbat ibilgailuren eta makinaren [[gurpil|gurpilen]] [[hagun|hagunetan]] jartzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Qué es un neumático?|hizkuntza=es|url=https://www.carlider.es/es/1/29/Que-es-un-neumatico.html|aldizkaria=www.carlider.es|sartze-data=2021-12-13}}</ref>
 
Pneumatikoen eginkizuna zoladurarekin itsaspen eta marruskadura bidezko kontaktu egokia ahalbidetzea da; abiaraztea, balaztatzea eta gidatzea ahalbidetuz, bideak dituen irregulartasun txikien eragina xurgatuz.
[[Fitxategi:Car tires.jpg|thumb|300px]]
 
Pneumatiko batzuek airez puzten den kautxu biguneko ‘ganbera’ (pneumatikoaren eta hagunaren artean doan hodi toroidala) bat dute.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Características de los neumáticos|hizkuntza=es|url=https://www.carlider.es/es/1/34/Caracteristicas-de-los-neumaticos.html|aldizkaria=www.carlider.es|sartze-data=2021-12-13}}</ref> Ibigailu moderno askok ganberarik gabeko pneumatikoak erabiltzen dituzte, horietan, presiopeko airea pneumatikoaren eta hagunaren artean dago.
'''Pneumatikoa''' [[kautxu]]z eta beste zenbait materialez egindako [[toru]] formako estalki arina da, [[gurpil]]aren [[hagun]]ean jarrita ibilgailuen mugimendua leuntzeko erabiltzen dena.
 
Normalean, pneumatikoak sendotzeko hariak izaten dituzte. Pneumatikoak sailkatzeko, harien orientazioa erabiltzen da; diagonalak edo erradialak izan daitezke. Auto modernoetan gehien erabiltzen direnak, pneumatiko erradialak dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Qué partes tiene un neumático?|hizkuntza=es|url=https://www.carlider.es/Que-partes-tiene-un-neumatico.html|aldizkaria=www.carlider.es|sartze-data=2021-12-13}}</ref>
 
[[Errepide|Errepidearekin]] kontaktuan dagoen pneumatikoaren zatiari erroldatze-banda deritzo eta kontaktuan jartzen ez diren pneumatiko zatiak hurrengoak dira: saihetsak edo alboko paretak, orpoak (saihetsak hagunarekin lotzen dutenak) eta barne egitura (erradiala edo diagonala izan daitekeena).
 
== Historia ==
XIX. mendearen hasieran erabili zen lehenengoz goma naturala zurezko edo altzairuzko gurpilak estaltzeko. Goma azkar gastatzen zenez, bere etorkizuna ez zen oso itxaropentsua. 1839an, [[Charles Goodyear|Charles Goodyearrek]] [[Bulkanizazio|bulkanizazioa]] aurkitu zuen eta gomen plastikotasuna eta erresistentzia hobetzea lortu zuen. Horrekin, goma trinkozko hagunak ospetsu egin ziren (bidaiak deserosoak izan arren).
 
1845. urtean, [[Robert William Thomson]] ingeniari eskoziarrak lehenengo hagun pneumatikoa (edo airez betetako lehenengo haguna) patentatu zuen. Baina, ez zuten arrakasta izan [[John Boyd Dunlop]]-ek bere semearen paseoa atseginago egiteko, pneumatikoak hobetu zituen arte.
 
1885ean, Goodrich fabrikazio-enpresak gurpil beltzak egitea erabaki zuen, ordura arte erabiltzen zen kolore zuria ([[Kautxu zuhaitz|Hevea Brasiliensis]]-i erauzitako kautxu naturalaren kolorea) bideetan ibiltzeko zikina baitzen. Kautxua tindatzerakoan, pneumatiko beltzek gehiago irauten zutela ikusi zuten, izan ere, tindagai beltzak, kautxuzko gomaren pitzadurak sortzen zituen izpi ultramoreak xurgatzen batzituen.
 
1888an, John Boyd Dunlop-ek, bere semearen triziklorako aire-ganberadun lehen pneumatikoa garatu zuen.
 
== Pneumatiko motak ==
Hiru pneumatiko mota daude:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estructura de los neumáticos|hizkuntza=es|url=https://www.carlider.es/Estructura-de-los-neumaticos.html|aldizkaria=www.carlider.es|sartze-data=2021-12-13}}</ref>
 
* Diagonalak: pneumatikoak eraikitzean, materialaren geruzak diagonalean jartzen dira bata bestearen gainean.
* Erradialak edo erradiodunak: material-geruzak bata bestearen gainean jartzen dira lerro zuzenean zeihartasunik gabe. Sistema honek, pneumatikoari egonkortasun eta erresistentzia handiagoa ematen dio.
* Autosostengatzailea: eraikuntza honetan, material-geruzak bata bestearen gainean jartzen dira lerro zuzenean, zeihartasunik gabe, baita saihetsetan ere. Zurrunagoa denez, erresistentzia handiagoa ematen zaio estalkiari, baina ez da hain erosoa. Lasterketa-kotxeetan erabiltzen dira eta abantaila bat dute: aire-presiorik gabe abiadura mugatuan forma galdu gabe ibil daitezke.
 
 
Ganberaren erabileraren arabera, hauek daude:
 
* ''Tubetype'' pneumatikoak (''TT''): ganbera eta hagun berezi bat erabiltzen dute. Ezin dira ganberarik gabe muntatu. 4x4 batzuetan, motozikletetan eta nekazaritzako ibilgailuetan erabiltzen dira.
* ''Tubeless'' (''TL'') edo ganberarik gabeko pneumatikoak: ez dute ganberarik erabiltzen. Airea gal ez dadin, pneumatikoaren barruan orpo izeneko zati bat dute, eta, barruan altzairuzko uztai batzuk dituenez, hagunetik ateratzea eragozten dute. Hagunak pneumatikoentzako berariazkoa izan behar du. Ia ibilgailu guztietan erabiltzen da.
* Gurpil erdipneumatikoak eta ez-pneumatikoak: gomazko pneumatiko hutsak dira. Ibilgailu txikietan erabiltzen dira: karga-orga, [[eskorga]]...
 
== Ibilgailuak ==
Pneumatikoak erabil ditzaketen ibilgailuak:
 
* [[Automobil|Automobila]] eta haren eratorriak: [[Kamioi|kamioia]], [[Autobus|autobusa]]...
* [[Hegazkin|Hegazkinak]]
* [[Bizikleta|Bizikletak]]
* [[Helikoptero|Helikopteroak]]
* [[Metro (garraiobidea)|Metro]]-sistemak batzuk
* [[Motozikleta|Motozikletak]]
* [[Traktore|Traktoreak]]
* Eskorgak
* Makineria astuna eta industriala
* Garabiak
 
== Dimentsioak eta sinbologia ==
Pneumatikoen neurriak honela adierazten dira:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Sabes como leer un neumático?|hizkuntza=es|url=https://www.carlider.es/Sabes-como-leer-un-neumatico.html|aldizkaria=www.carlider.es|sartze-data=2021-12-13}}</ref>
[[Fitxategi:Dimensión del neumático.jpg|erdian|thumb|648x648px]]
 
 
Adibide honetan, oinarrizko markaketa hau izango litzateke: 295/35R20 105 Y.
 
# “295” pneumatikoaren '''ebakidura-zabalera''' milimetrotan da.
# “35” da pneumatikoaren '''profila''' ehunekotan. Milimetrotan kalkulatu nahi badugu, formula hau aplikatu behar dugu: sekzio-altuera mm = sekzio-zabalera mm x (Profila/100). Adibidean, sekzio-altuera: 295 x (35/100) = 103,25mm.
# “R” pneumatikoaren '''egitura'''ri dagokio (karkasa eraikitzea). Bi eraikuntza-mota ditugu: Erradiala (R) eta Diagonala (-).
# “20” da pneumatiko baten '''barruko diametroa''' hazbetetan; hagunaren diametroarekin bat etorri behar du.
# “105” pneumatikoaren '''karga-indizea'''ri dagokio. Erreferentzia-taula batean, zenbakizko indize hori pneumatikoak banaka jasan dezakeen karga maximoaren kantitatea da, kg-tan adierazia. Debekatuta dago ibilgailuaren fitxa teknikoan zehaztutakoa baino karga-indize txikiagoa duen pneumatiko bat muntatzea; aldiz, karga-indize handiagoa munta dezakezu.
# “Y” pneumatikoaren '''abiadura-kodea''' da, eta, erreferentzia-taula batean, pneumatikoak lor dezakeen abiadura maximoari dagokion kode alfabetikoa da. Debekatuta dago ibilgailuaren fitxa teknikoan adierazten den abiadura baino txikiagoa duten pneumatikoak muntatzea. Kasu honetan, 300 km/h lirateke.
 
== Erroldatze-banda ==
Karkasa estaltzen duen kanpoko kautxuzko banda da. Zuzenean lurrarekin marruskatzen da eta maniobragarritasuna, itsaspena, errodadurarekiko erresistentzia, etab. bermatzeaz arduratzen da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Qué partes tiene un neumático?|hizkuntza=es|url=https://www.carlider.es/Que-partes-tiene-un-neumatico.html|aldizkaria=www.carlider.es|sartze-data=2021-12-13}}</ref> Pneumatikoek diseinu eta konposatu desberdinak dituzte aplikazio bakoitzerako.
 
Errodadura-bandaren zatiak:
[[Archivo:Partes_de_la_banda_de_rodadura.jpg|link=https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Partes_de_la_banda_de_rodadura.jpg|ezkerrera|frameless|472x472px|Partes de la [http://www.carlider.es/Que-partes-tiene-un-neumatico.html banda de rodadura]]]
[A] '''ILDOAK'''. Ura husteko luzetarako bideak dira. Bertan daude higadura-markak eta horiek pneumatikoekin gidatzeko legezko gutxienekoa adierazten dute; Espainian 1.6mm-ko sakonera da muga hori.
 
[B] '''RIBS'''. Pneumatikoaren saihetsak dira, perimetro osoan luzetara jarriak.
 
[C] '''TAKOAK'''. Zirkulazioan dagoen pneumatikoaren trakzioa ona dela bermatzen dute.
 
[D] '''SIPES'''. Zehar-ebakiak dira, ura kanporatzen laguntzen dute eta pneumatikoak ibiltzean sortzen duen zarata murrizten dute.
 
== Aire-ganbera eta balbula ==
Pneumatiko gehienak, aire-ganberekin erabiltzeko diseinatuta daude. Ganberak, aire-ihesak eragozteko material iragazgaitzez egindako globoak dira; pneumatikoaren barruan sartzen dira, eta balbula txertatuaren bidez puzten (presiopeko airez betetzen) dira.
 
Balbulak hainbat zati ditu:
 
'''Erraboila''': ganbera edo gurpila lotzen duen behealdea da.
 
'''Hodia''': alde luzanga, betetze ahoa gurpilaren barrualdearekin lotzen duena, eta hortik sartzen den airea pneumatikoa eta gurpila elkartzen dituen konpartimenturaino eramaten duena.
 
'''Obusa''': Ahoaren ondoan dagoen pieza txiki bat da. Obusak malguki edo goma bat du eta topea irristatzeko aukera ematen du, betetzean airea sartu ahal izateko eta bete ondoren airea ez irteteko.
 
'''Tapoia''': Obusean eta balbula betetzeko ahoan kalterik ez eragiteko jartzen den estalkia.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{zirriborro}}
 
[[Kategoria:Gurpilak]]