Bagina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t formatu kontuak
3. lerroa:
== Egitura ==
 
==== '''Garapena''' ====
Baginako plaka baginaren behekaldean aitzindaria da eta horren hazkundea da baginaren sorrera eragiten duena. Plaka baginala Müller-en hodien punta solidoak muin urogenitalaren bizkarraldean sartzen diren puntuan kokatzen da, Müller-en goragunea bezala. Plakaren hazkundeak ez du oztoporik, zerbixa eta sinu urogenitala nabarmen bereizita daudelako; ondoren, plakaren erdiko zelulak desegin egiten dira lumen baginala eratzeko. Bagina ez da kanal gisa eratzen haurdunaldiko 24 astera arte. Erabat garatzea lortzen ez bada, [[Septu|septae]] sor daiteke, eta horrek irteera-traktuaren butxadurak eragin ditzake etorkizunean.
 
10. lerroa:
Giza bagina bulbatik [[umetoki]]<nowiki/>ra hedatzen den kanal elastiko muskular gisa garatzen da. Arrosa-gorrixka da, eta azaleko bulba umetoki-lepo sakonarekin lotzen du. Bagina uretraren eta maskuriaren atzean dago, eta [[perineo]]<nowiki/>tik gora hedatzen da, ondoren umetoki-lepora; umetoki-lepoa baginaren barruan nabarmentzen da, 90º inguruko angeluan. Baginako zuloa eta uretraren irekiera ezpainek babesten dituzte.
 
==== '''Forma eta dimentsioak''' ====
Atseden egoeran bagina laua da eta bere hormak bata bestearen gainean pilatzen dira. Arrazaren edo genetikaren arabera tamaina ezberdinetakoak egon daitezkeen arren, bagina gehienak 8 eta 11 zentimetro artean neurtzen dute. Hala ere, kitzikapen sexuala gertatzean bere tamaina handitu egin ohi da beste hiruzpalau zentimetro.
 
Bagina muskuluz eta mukosaz osatutako hodia da, aurretik atzera begiratuta aplanatuta dagoena. Baginaldea introito baginalean bukatzen da, hau da, bulba aldean. Zerbixarekiko bi kupula eratzen ditu: aurreko eta atzeko kupula baginalak. Kupula hauek, zerbixaren alde intrabaginala izango dira.
 
==== '''Paretako geruzak''' ====
 
====== <u>Tunika mukosoa</u> ======
Tunika mukosak zeharkako tolestura ugari eratzen ditu, "Zimurrak" edo baginako tolesturak, espeziearen arabera forma eta lodiera desberdinak dituzte eta, batzuetan, baginako argia erabat ixten dute. Bi geruza ditu: epitelioa eta lamina propioa.
 
34. lerroa:
Ingurune honen azidotasuna aldatu egingo da antibiotikoen ondorioz, baziloak hiltzea eragiten dutelako.
 
====== <u>Tunika muskularra</u> ======
Muskulu leunak bi estratu bereizi ditu: bata barrukoa, zuntz zirkularrez osatua, eta bestea kanpokoa, lodiagoa, luzetarako zuntzez osatua.
 
Muskulu bulboesponjosoak bagina ixten duen esfinterra osatzen du. Zelula muskular eskeletikoak dira.
 
====== <u>Tunika adbentizia</u> ======
Ehun-konektibo laxoa da, zain-plexu handia duena.