Behazun xixku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
125. lerroa:
==== Konplikazioak ====
 
* '''<u>Behazun-xixkuaren mukozelea</u>'''. Hodi kistikoan trabatuta dagoen kalkulua behazun koliko bortxatuen bidez kanporatzea lortzen ez bada, behazun-xixkuaren irteera itxita geratuko da, hortaz behazuna ez da irtengo, ezta sartuko. Behazun-xixkuaren mukosak askatutako mukia metatuko da, behazun-xixkuaren tamaina handituz. Behazuna gutxinaka zuri bilakatuko da, mukosak bilirrubina xurgatuko baitu. Egoera txarrenean, behazun-xixkua kaltzifikatuko litzateke eta bere pareta zurruna bilakatuko litzateke.
* <u>Behazun-xixkuaren atrofia.</u> Koleozistitis kronikoak fibrosia eta atrofia ekartzen ditu.
* '''<u>Koledokolitiasia</u>'''. Kalkulu txikiak normalean arazorik gabe kanporatzen dira eta trabatuta geratzen direnak behazun kolikoak, ikterizia eta sukarra eragiten dute. Horretaz gain, hodi koledokoak eta arearen Wirsung hodiak sortutako Vater anpuluan (gibel areatako anpuluan) kalkulua trabatzen bada, pankrearen sustantzia ere ezingo da duodenoaren papila nagusian askatu, pankreatitisa eraginez.