«Dharamsala»: berrikuspenen arteko aldeak

142 bytes added ,  Duela 8 hilabete
No edit summary
1852an, Dharamshala [[Kangra harana]]ren hiriburua bihurtu zen. Britainiarrek gustukoa zuten hiri hau, batez ere udako hilabeteetan; nolabait, [[Delhi]]ren ordezko udako hiriburua bihurtu zen. Hau guztia 1905eko lurrikarak aldatu zuen: eraikin gehienak erori ziren eta 20.000 hildako gertatu ziren lurraldean. Dharamsalak horrelako istripuak sarritan pairatzen ditu eta, ondorioz, britainiarrek [[Shimla]]n, [[Himachal Pradesh]] estatuan, erresidentzia berria egokitu zuten.
 
Txinak Tibet inbaditu ondoren, Tenzin Gyatsok abandonatu behar izan zuen. Indiako Lehen Ministroa zen [[Jawaharlal Nehru]]k baimena eman zion Dharamshalan babesa hartzeko eta, 1960an, Erbesteko Tibetar Gobernua sortzeko. Ondorioz, milaka tibetar erbesteratuak hirian egokitu ziren, bereziki [[McLeod Ganj]] auzoan non monasterioak, tenpluak eta eskolak antolatu zituzten. Horregatik hiria "Lhasa Txikia" izenarekin ezagutzen da.<ref> Craig, Mary (1999). ''Tears of Blood: a Cry for Tibet''. Washington, D.C.: Counterpoint. 142 or. ISBN 9781582430256. OCLC 41431635.</ref> Dharamsala turisten helburua bihurtu da ere bai horri esker.
 
== Iruditegia ==
58.367

edits