Foruak Eraldatzeko Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
37. lerroa:
Karlistaldia amaitzean, Nafarroan bi posizio nagusi agertu ziren: Madrilgo armada garailearen agintariekin negoziatzearen aldekoak ("paktista") eta kontrakoak. [[José Yanguas]] lehendabizikoetan zegoen, adieraziz Nafarroako foruak zaharkituta zeudela, eta [[Espainiako 1837ko Konstituzioa|1837ko Espainiako Konstituzioa]] Nafarroarentzat balioetsiz. Nafarroa Garaiko probintziako aldundiaren idazkaria zen, Erriberako noblezia lur-jabearen hurbilekoa. Yanguasek ''[[Antiguedades del Reino de Navarra]]'' lan historiografiko mardula argitaratu zuen ia aldi berean ([[1840]]), Nafarroako legedia zaharkituta zegoela argudiatuz. [[Angel Sagaseta de Ilurdotz]] erresumako kontsultore eta sindiko kargugabetu eta erbesteratuak, berriz, ''[[Fueros fundamentales del Reino de Navarra]]'' ondu zuen, Iruñean 1840an argitaratua, nafar jurisdikzio subiranoaren eta independentziaren alegatua.<ref name=":5" />
 
Nafarroako probintziako diputazio berriak beste euskal lurraldeetako diputazio nagusiez aparte jokatu zuen gerra amaieran. 1840ko [[Otsailaren 8|otsailaren 8an]], Araba, Bizkai eta Gipuzkoan diputazio nagusiak eta batzar nagusiak eratu ziren, ez probintziako diputazioak, eta egun horretan bertan adostu zuten ez onartzea foruei eraldaketarik egitea.<ref name=":6" /> 1840ko martxoan, Nafarroako Erresumako Diputazioa ez zen existitzen, eta Nafarroa Garaian Espainiako Gobernuak ezarritako probintziako diputazioa aukeratu zen hauteskundeetan;<ref name=":0" /><ref group="oh">Errolda sufragioa zen eta, beraz, pertsona kopuru mugatu batek zuen bozkatzeko eskubidea.</ref> zazpi kidek osatu zuten, lehenago Erresumako Diputazioan bezala.<ref name=":6" /> Honako pertsonek osatuko zuten diputazio hori: Lorenzo Mutiloa (Lizarra), Jose Maria Perez (Lizarra), Justo Galartza (Iruñea), Fermin Gamio (Iruñepla), Bonifacio Gartzes (Erriberri), Serapio Agirre (Zangoza) eta Tomas Arteta (Tutera).<ref name=":0" /> Diputazioa, bada, oso lerratua zen Espainiako Gobernuarekin elkar ulertzera, eta gobernu horrek atseginez hartu zuen haren osaera eta goretsi egin zuen haren jarrera.<ref name=":6" /> {{wikisource|1839ko urriaren 25eko Espainiako Erresumako Legea, Baskongaden eta Nafarroaren foruak berresten dituena|Foruak Berresteko Legea}}
{{wikisource|1841eko_abuztuaren_16ko_Lege_Hitzartua}}
[[Fitxategi:José Yanguas y Miranda - Diccionario de antigüedades del Reino de Navarra (1840) - T1.png|thumb|''Diccionario de antigüedades del Reino de Navarra'' idazlanaren azala (1840)]]