Foruak Eraldatzeko Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
[[Probintziako aldundi]]aren batzorde bat eratu zen 1840ko [[Martxoaren 9|martxoaren 9an]] Espainiako Gobernuarekin 1839ko lege-dekretua Nafarroan zer-nola gauzatuko zen Madrilen adostu eta zehazteko;<ref>Zergak kudeatzeko eta gai administratiboak kontrolatzeko sortu zuten Nafarroako Foru Aldundia, ikus [[Bixente Serrano|Bixente Serrano Izko]]: ''[[Nafarroa. Historiaren hariak]]'' ([[2005]], [[Euskara Kultur Elkargoa]]). ISBN 84-932845-9-9</ref><ref name=":5" /> lau mandatarik osatu zuten batzordea. Dagoeneko, ordea, espainiar agintariek foruak gauzatzeko beren baldintza edo oinarriak ezartzen ari ziren (negoziazio batez hitz egiten zuen), eta Manuel Cortina ministroak hala jakinarazi zien Hego Euskal Herriko diputazio guztiei:
 
{{esaera2|# Estatuaren kargei ekarpenak egiteko betebeharra, baita odol ekarpenaz ere, proportzioaren eta aberastasunaren arabera.
# Organikoki zein prozeduraz, Penintsulan gainerakoan existitzen zen sistema judiziala onartzea.
# Udalak Espainiako gainerako herrietan duten aukeratzeko metodoan berdintzea.
# Diputazio nagusiak kenduko dira eta, trukean, probintziako diputazioak eratuko dira, lege komunaren arabera.
# Probintzia bakoitzean goi-mailako funtzionario bat egongo da, gobernu goreneko ordezkari lanetan,, buruzagi edo korrejidore politiko titulua izango duena
# Aduanak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean eta mugan ezarriko dira.}}
 
Espainiako Gobernuaren jakinarazpen hori jaso ondoren, Nafarroako lau batzordekideek [[José Yanguas|Jose Yanguasek]] ondutako egitasmoa eraman zuten plana eztabaidatzeko oinarritzat, idazkari horrek 1840ko apirilerako prestatzen amaitua.<ref name=":6" /> Maiatzean, nafar batzordea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazio nagusietako ordezkariekin bildu zen eta, haiek ez bezala, Nafarroa Garaiko batzorde horrek erabaki zuen gobernuarekin elkarrizketan jarraitzea. Probintziako aldundiaren nafar mandatariak Madrilen izan ziren sei hilabetez, 1840ko abendu arte.<ref name=":0" /> Abendurako, Madrilgo nafar mandatariek adierazi zioten diputazioari elkarrizketak ia amaituta zeudela, eta Espainiako Gobernuak ontzat eman zuela zerga ekarpen bakarra egitea. Probintziako diputazioak ontzat jo zuen, osoki, mandatarien kudeaketa eta erabakitako edukien oinarriak, Espainiaren ("Nazioa") zein Nafarroaren interesentzat onuragarriak zirelakoan.<ref name=":6" /><ref name="Irujo (2012), 375-430. or." />