Clemente Ezkurdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Clemente Ezkurdia [[Larraun]]go [[Gorriti]] herrian jaio zen, [[1904]]ko azaroan. Tratularia lanbidez, [[Elizondo]]ra ezkondu zen Crucita Espinosa [[arizkun]]darrarekin, eta hil arte bertan bizi izan zen. [[Manuel Lasarte]]ren arabera, "bertsotarako afizio ikaragarria zuen, eta bazekien poliki kantatzen ere".<ref name="lasarte">{{erreferentzia| izena=Manuel | abizena=Lasarte |url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/34739.pdf | izenburua=Uztapide gogoan | argitaletxea= Auspoa Liburutegia, 261. zenbakia, euskaltzaindia.eus | sartze-data=2021-12-7}}</ref> Bertso saio gehienak [[Baztan]]en egin bazituen ere, Principe de Viana erakundeak antolatutako [[Nafarroako Bertsolari Txapelketa|Nafarroako Bertsolari Txapelketetan]] parte hartu zuen [[1961]]etik [[1966]]ra. Horrez gain, askotan ibili zen [[Mariano Izeta]]ren laguntzaile aritu zen Baztango bertsolarienbertsolari jaialdiak antolatzen.<ref name="lasarte"/>
 
[[1974]]ko azaroaren 17an, beste hamabost bertsolari zaharrekin batera, omenaldia jaso zuen Donostiako [[Atano III.a pilotalekua|Anoeta pilotalekuan]].<ref>{{erreferentzia |egilea= Izeta, Mariano |url = https://www.culturanavarra.es/uploads/files/PVeus1974-105nov106dic.pdf |izenburua= Bertsolari zaharren omenez |argitaletxea=''Principe de Viana'', 105-106. zenbakia, 1974ko azaroa-abendua, culturanavarra.es |sartze-data=2021-12-6}}</ref> Omendutako hiru nafar bertsolarien izenean, hamar bertso kantatu zituen; hona hemen lehenbizikoa:<ref>{{erreferentzia |egilea= |url = https://www.culturanavarra.es/uploads/files/PVeus1974-105nov106dic.pdf |izenburua= Anoetan bertsolari zar batek |argitaletxea=''Principe de Viana'', 105-106. zenbakia, 1974ko azaroa-abendua, culturanavarra.es |sartze-data=2021-12-7}}</ref>
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:1; column-count:1;"><blockquote>
Hementxe nago anai maiteak
 
zerbait esan beharrian,
 
euskeraz danik esateko ni
 
bate ez nago bildurrian.
 
Gizon zarraren laguntzaliak
 
badira Euskal Herrian
 
esposiziuan jarri gaituzte
 
zartu ta ondorian.
</blockquote></div>
 
[[1976]]ko azaroaren 7an, [[Xalbador]]ri [[Urepele]]n egin zitzaion omenaldian parte hartu zuen. Bertso hau eskaini zion:<ref>{{erreferentzia| izena=Antonio | abizena=Zavala | izena2=Joxemari | abizena2=Iriondo |url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/65970.pdf | izenburua=Mattin eta Xalbador | argitaletxea= Auspoa Liburutegia, 301. zenbakia, euskaltzaindia.eus | sartze-data=2021-12-7}}</ref>
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:1; column-count:1;"><blockquote>
Aizu, Xalbador, zure omenian
 
euskalduna nola dabilen,
 
zure izena Euskal Herrian
 
ez da inoiz ere hilen.
Bertsolari ona, gizon aipatua
 
sortu ziñan Urepelen,
beste Xalbador bat herri maite honek
 
eman dezala lenbailen.
</blockquote></div>
 
Elizondon hil zen, [[1985]]eko urtarrilaren 15ean.
 
== Erreferentziak ==