Baskonizazio berantiarra: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
|||
22. lerroa:
Baskonizazio berantiarraren hipotesi klasikoaren defendatzaileen iritziz, ''vascongado'' eta ''bascongado'' terminoek frogatuko lukete baskoiek Euskal Herriaren mendebaldea, eta baita Ipar Euskal Herria ere, inbaditu zutela, alegia, lurraldea "baskoitu" zela. Izan ere, autrigoi, barduliar, beroi eta karistiar etnonimoak ez dira agertzen [[III. mende]]tik aurrerako iturrietan, eta [[IV. mende]]tik aurrera baskoi deitzen zaie lurralde horietako biztanleei. [[Arnaut Oihenart]]ek proposatu zuen teoria hori ''[[Notitia utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae]]'' liburuan ([[1638]]), [[XVII. mende]]an oso zabaldurik zegoen [[eusko-kantabrismo]]a kritikatuz. [[Adolf Schulten]] eta [[Claudio Sánchez-Albornoz]] dira tesi hori aldeztu zuten historialaririk ospetsuenak.<ref name="lantz"/>
=== Euskal itxurako lekukotasunen urritasuna ===
30. lerroa:
[[Onomastika]]ri dagokionez, euskara zaharraren lekuko izan daitezkeen lekukotasun batzuk agertu dira [[baskoi]]en eta [[karistiar]]ren lurretan [[1960ko hamarkada]]tik aurrera. Aipagarriak dira [[Lergako hilarria|Lergako hilarriko]] izenak, ''Umme'', ''Sahar'', ''Narhunges'', ''Abinsunhar'', eta baita Nafarroako mendebaldean eta [[Zaragozako probintzia|Zaragozako]] [[Cinco Villas (Aragoi)|Cinco Villas]] inguruan aurkitutakoak ere (''Serhuhoris'', ''Loxsa'', ''Larrahe'', ''Selatse'', ''Itsacurrinne''...). Interes handikoak dira [[Lizarraldea|Lizarraldekoak]], hizkuntza zelten eremuan sartu baitzuten eskualde hori, Araba bezala, [[Manuel Gómez-Moreno]]k eta haren jarraitzaileek. Azkenik, [[2001]]etik aurrera [[Soriako probintzia|Soriako]] [[Tierras Altas (Soria)|Tierras Altas]] eskualdean agertu diren zenbait hilarritan ere daude euskara zahar horren aztarnak: ''Sesenco'', ''Onse'', ''Onso''...<ref name="gorrotxategi"/><ref name="gorrotxategi1"/><ref name="gorrotxategi2">{{erreferentzia |izena= Joakin |abizena= Gorrotxategi |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/ikerbilduma/75268.pdf | izenburua=Euskara zaharra | argitaletxea= ''Pirinioetako hizkuntzak: oraina eta lehena''. Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra, 2011, ISBN 978-84-95438-76-8, 695-716. or., euskaltzaindia.eus | sartze-data=2021-1-12}}</ref> Bestalde, Gorrotxategiren arabera, Gipuzkoan eta Bizkaian aurkitzen ditugun mailegatutako toki izen batzuek ([[Getaria (Gipuzkoa)|Getaria]], [[Sondika]], [[Gernika]]...) oso mailegu goiztiarrak izan behar dute, euskararen barneko bilakaera garbia erakusten baitute.<ref name="gorrotxategi2"/><ref>Nire ustez, Getaria bezalako izen batek, adibidez, mailegu goiztiarra izan behar du, ez dituelako alboko erromantzeek erakusten dituzten bi aldaketa jasan: bokal arteko leherkari ahoskabearen ahostuntzea (''-t-'' > ''-d-'' bihurtzea, hain zuzen) eta hasierako belarearen palatalizazioa (''ke-'' > ''tse-'' > ''se-''). Fenomeno bi hauek —batez ere bigarrena— emanak ziren bisigodoen garairako.<br>Ildo beretik Bizkaia partean gehien bat pilatzen diren Sondika, Gernika eta antzeko toponimoek erakusten duten ''-ika'' atzizkia ere bat etorriko litzateke planteamendu honekin; jatorria zeltiarra izan arren, askok uste duten bezala, euskarak mailegatu zuen garaian artean ahostundu gabeko forma zuen eta, horrexegatik, ezin latin berantiar baten bitartez euskaran mailegatua izan.<br>Gorrotxategi, Joakin «Euskara zaharra» in ''Pirinioetako hizkuntzak: oraina eta lehena'', Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra, 2011, ISBN 978-84-95438-76-8, 695-716. or.</ref>
Oraindik argitu gabe
=== Euskara batu zaharra eta euskalkiak ===
|