Caulobacter: berrikuspenen arteko aldeak

Bakterio aerobio eta gram-negatiboen generoa; prosteka dute eta materia organikodun lurzoruan eta uretan aurkitu ohi dira
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{taxotaula automatikoa |Irudia: CaulobacterOverview.png }} '''Caulobacter''' generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, morfologia oso berezia dutenak. Izan ere, genero honetako bakterioek giltzurrun itxurakoak dira eta pedunkulu bat dute mutur batean, zitoplasmaren luzapena dena (ikusi irudia). Pedunkulu honen bitartez (prosteka, edo ''stalk'', ingelesez) substratu bati atxikitzen diote <ref> Madigan. M., Martinko, J., Parker, J.: Brock Mikroorganismoaen Biolo...»
(Ez dago alderik)

20:32, 5 abendua 2021ko berrikusketa

Caulobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, morfologia oso berezia dutenak. Izan ere, genero honetako bakterioek giltzurrun itxurakoak dira eta pedunkulu bat dute mutur batean, zitoplasmaren luzapena dena (ikusi irudia). Pedunkulu honen bitartez (prosteka, edo stalk, ingelesez) substratu bati atxikitzen diote [1].

Caulobacter
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaAlphaproteobacteria
OrdenaCaulobacterales
FamiliaCaulobacteraceae
Generoa Caulobacter
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Caulobacter kimiorganotrofo aerobioa da, eta materia organiko gutxi duten uretan bizi da (geza zein gazietan).

Aparteko beste ezaugarri bat du Caulobacterrek, bakterioen artean oso ohikoa ez dena: dimorfikoa da, hots, bi morfologia ezberdinak ditu, bere bizi-zikloaren unearen arabera:

  • zelula flageloduna eta pedunkulurik gabekoa (swarmer), uretan mugikorra dena. Flagelo bakarra du, polarra.
  • zelula pedunkuluduna, substratu bati lotua bizi dena (stalked). Pedunkuluaren muturrean graparen antzeko egitura du (holdfast, ingelesez), substratuari ainguratzeko balio duena. Substratua partikula solidoa izan daiteke, landare-materiala edo beste mikrobio bat.

Ugalketa erdibiditze prozesuaren bidez gertatzen da, eta zelula pedunkuludunetan besterik ez da gertatzen. Erdibiditzeko prozesuan bakterioaren mutur batean flagelo bat sortzen da, eta beste muturrean pedunkulua (erdibiditze desorekatua deitzen zaio prozesuari)

Caulobacter erroseta izeneko egiturak sortzen ditu genero honetako bakterio batzuk pedunkuluen bidez elkar lotzen dutenean.

Erreferentziak

  1. Madigan. M., Martinko, J., Parker, J.: Brock Mikroorganismoaen Biologia EHUak euskaratua (2007), 493 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1